Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gazte sortzaileak beka martxan
Erabiltzailearen akzioak

Gazte sortzaileak beka martxan

2017/06/08 - unibertsitate.net
Gazteen artean euskarazko kultur proiektuen sorkuntza sustatzea du helburu eta 21.000 euroko aurrekontua izango du.

Gasteizko Udalaren Euskara eta Gazteria zerbitzuak Gazte Sortzaileak beka jarri du martxan beste behin, Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru Zerbitzuaren laguntzarekin eta Oihaneder Euskararen Etxearen lankidetzarekin. Beka horren helburuak gazteen artean euskarazko sorkuntza bultzatzea; Gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez Gasteizko euskarazko kultura programazioan, besteak beste, eragitea; eta gazteek beren sormena garatzeko aukera-guneak izatea.

16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa da eta 21.000 euroko aurrekontua izango du.

Aurkeztutako proiektuek inoiz taularatu gabeak izan beharko dute. Euskaraz eta ahozkotasunari estu-estu loturik egongo dira: antzerkia, bakarrizketa, poesia-emanaldia, musika, bertsolaritza, ikus-entzunezkoa... edota diziplinen arteko nahasketa. Formatu txikiko jarduerak hobetsiko dira. Lanak jatorrizkoak izan daitezke eta euskaraz sortuak, edo egokitzapenak, "baldin eta jatorrizko lanaren kalitateak edo interesak hori justifikatzen badute".

2017ko uztailaren 1a aurretik aurkeztu behar dira eskaerak. Informazio gehiago Herritarrei laguntzeko bulegoetan eta Arabako Boletin ofizialean

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari