Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Forotech Deustuko ingenieritza eta teknologiaren astea apirilaren 5tik 7ra izango da
Erabiltzailearen akzioak

Forotech Deustuko ingenieritza eta teknologiaren astea apirilaren 5tik 7ra izango da

2017/03/30 - unibertsitatea.net
Emakume Teknologoarentzako Ada Byron Sariaren banaketaz gain, Ingeniaritza fakultatearen 40. urteurrena ere ospatuko dute aurten. Teknologia eta ingeniaritza aplikatuko aurrerakuntzen inguruko urteroko erakusketa ere izango da.
Forotech Deustuko ingenieritza eta teknologiaren astea apirilaren 5tik 7ra izango da

Deustuko unibertsitatea

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak bosgarrenez antolatuko du ForoTech - Deustuko Ingeniaritza eta Teknologiaren astea. Aurtengoa apirilaren 5tik 7ra izango da eta helburuak "teknologia eta ingeniaritza aplikatuko azken joeren" berri ematea eta ikasleen artean, bereziki emakumeen artean, ikerketarako eta garapen teknologikorako bokazioa sustatzea dira antolatzaileen esanetan.

Helburuekin bat eginez, apirilaren 5ean Emakume Teknologoarentzako IV. Ada Byron saria banatuko dute. Aurtengoa Regina LLopis Rivas-ek jasoko du. AEBetako Berkeleyko (kalifornia) unibertsitateko doktorea da Inteligentzia Artifizialari aplikatutako matematiketan. AIA (Informatika aurreratuko aplikazioak) taldeko presidente eta kontseilaria ere bada. Guztira 96 hautagaitza jaso ditu aurten epaimahaiak, iazkoaren bikoitza.

Ingeniaritza Fakultatearen 40. urteurrena ospatzeko ekitaldirik ere ez da faltako. Besteak beste, "arrakasta izan duten fakultateko lau ikasle ohik euren esperientzia kontatuko dute".

Erakusketa iraunkorra ere izango da, aurreko edizioetan bezala. Teknologia eta ingeniaritza aplikatuko aurrerakuntzak ezagutzeko erakusketa izango da eta zabalik izango da, bereziki oraindik unibertsitatera heldu ez diren ikasleentzat. Tailerrak ere izango dira, adibidez, gailetak 3Dan inprimatzeko. Hori bai, tailerretan parte hartzeko, izena eman beharko da aurretiaz.

Egitarau osoa hemen

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari