Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian FIEP 2013 Graduondokoen Nazioarteko Azoka Bilbon ospatuko da gaur arratsaldean
Erabiltzailearen akzioak

FIEP 2013 Graduondokoen Nazioarteko Azoka Bilbon ospatuko da gaur arratsaldean

2013/03/05 - Unibertsitatea.net
Euskal Herrian emango duten hitzaldi bakarra Ertzilla Hotelean (Bilbo) izango da gaur arratsaldean eta bertan azokako zentro parte hartzaileen (30 zentrotik gora) graduondoko ikasketa eskaintza azalduko da.

FIEP 2013 Graduondoko Ikasketen Nazioarteko Azokak mundu mailan hainbat ekitaldi antolatu ditu egungo graduondokoen eskaintzaren berri emateko.

Euskal Herrian emango duten hitzaldi bakarra Bilbon izango da gaur arratsaldean eta bertan azokako zentro parte hartzaileen (30 zentrotik gora) ikasketa eskaintza azalduko zaie interesatuei.

Zita Bilboko Ertzilla Hotelean da arratsaldeko 16.00etatik 19.00etara eta bertaratzeko izena eman behar da on line. Antolatzaileek jakinarazi dutenez izena eman eta bertaratzen direnen artean ikasketa beka bat zozketatuko da.

Informazio guztia FIEP 2013 gunean duzu.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari