Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Badugu #txiotesia2 lehiaketako epaimahaia!
Erabiltzailearen akzioak

Badugu #txiotesia2 lehiaketako epaimahaia!

2014/11/11 - Unibertsitatea.net
Ainhoa Latatu, Iñaki Larrea, Itziar Aretxaga, Kike Amonarriz eta Koldo Garcia izango dira #txiotesia2 lehiaketako epaimahaikideak.

Azaroaren 18an ikertzaile euskaldunen lana gizarteratzeko "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" (#txiotesia2) lehiaketa ospatuko dugu.

Ikertzaile euskaldunak biltzeko aukera paregabea izango da eta ezkutuan geratzen den lan guzti hori kaleratzeko plaza.

Doktoregaiei edo doktoreei (2011/2014 urte bitartean tesia aurkeztutakoei) zuzenduta dago eta sari bi banatuko ditugu: Txiolari ulergarrienari 500€ eta Txiolari originalenari 300€.

Dagoeneko zehaztu dugu bi irabazleak izendatuko dituen epaimahaia eta hauexek izango dute txioen balorazioa egiteko ardura:

 

Apuntatu agendan azaroaren 18a eta animatu zaitez zure tesia 6 txiotan azaltzera! Ikusi lehiaketako oinarriak.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari