Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Euskara unibertsitate bidean" liburua argitaratu du UEUk
Erabiltzailearen akzioak

"Euskara unibertsitate bidean" liburua argitaratu du UEUk

2011/12/07 - Unibertsitatea.net
Gerraostetik 1990. urteraino, euskarak unibertsitatera bidean egindako pausuak, jasotzen ditu Karmele Artetxe ikertzaileak egindako lanak: "Euskara unibertsitatera bidean: eragileak eta proiektuak (1939-1990)"

Munduan hizkuntza gutxitu gutxik lortzen du ahozkotik idatzitakora jauzia egitea eta hizkuntza estandarizatzea. Oraindik ezohikoagoa da unibertsitatera iristea eta bertan, irakaskuntza-hizkuntza gisa erabiltzea.

Euskara unibertsitate bidean: eragileak eta proiektuak (1939-1990) liburuan euskara salbuespen bitxi bat dela erakusten zaigu. Izan ere, XX. mendean lortutako hizkuntza-batasunari esker, komunitate zientifiko bat eratzea erdietsi du.

Karmele Artetxek liburuan gerraostetik 1990. urteraino euskarak unibertsitatera bidean egindako pausoak aztertzen ditu, Komunitate Zientifiko Euskaldunaren eratze-prozesuaren parte gisa. Egilearen ustez, gaur egungo Komunitate Zientifiko Euskalduna gerraostean eratu zen hizkuntza-batasunaren inguruan, euskara kultur hizkuntza bilakatu eta unibertsitatean txertatu zen neurrian.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari