Dokumentuaren akzioak
Euskal Soziolinguistika Jardunaldien 10. edizioa Bilbon egingo da azaroan
Euskal soziolinguistikaren inguruan dabiltzan ikertzaile, teknikari eta ekintzaileen bilgune izateko egingo da X. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia.
Bilboko Bizkaia Aretoan egingo da azaroaren 6an eta Andras Kornai aditu hungariarra izango da besteak beste hizkuntzen bizitasun digitalaren giltzarriak azaltzeko.
Dagoeneko izen-ematea irekita dago eta hau da egunerako prestatu duten egitaraua:
9:00. Ongi etorria eta sarrera.
9:15. Hitzaldia: Nola salbatu hizkuntza bat heriotza digitaletik? Andras Kornai (hitzaldia ingelesez izango da eta aldibereko interpretazioa eskainiko da euskarara).
10.30. Panela: Euskararen egoera eta erronkak ingurune digitalean:
- Maite Goñi (Euskararen Aholku Batzordea).
- Josu Waliño (PuntuEUS Fundazioa).
- Galder Gonzalez (Euskal Wikilarien Elkartea).
- Arantza Diaz de Ilarraza (IXA taldea).
- Josu Aztiria (Elhuyar Fundazioa).
- Xabier Landabidea (Deustuko Unibertsitatea eta UEU).
11:30. Atsedenaldia.
12:00. Lantegiak (aukeran).
- Hizkuntza-erabilera eta faktore soziodemografikoen arteko loturak. Olatz Altuna.
- Gipuzkoako hizkuntza-aniztasunaren mapa. Xabier Aierdi, Belen Uranga.
- Tokian tokiko hizkuntza aktibaziorako gakoen bila. Amaia Balda, Zesar Martinez, Imanol Larrea.
- Ingurune digitaleko norabidea elkarrekin lantzen. Azkue Fundazioa.
14:00. Bazkaria.
15:00. 2018ko Hausnartu sarien banaketa eta aurkezpenak.
16:00. Ideiak, tresnak eta ikasgaiak. Soziolinguistika Klusterraren erakusleihoa. Aldahitz, Berbekin, Jendaurrean Erabili, BAT aldizkaria...
16:50. Itxiera.
Azaroaren 2ra arte dago izena emateko aukera. Informazio gehiagorako jo webgunera edo jarri kontaktuan Asier Basurto Arrutirekin (Komunikazioa) 943.592.556 / a.basurto@soziolinguistika.eus