Dokumentuaren akzioak
Erdi Aroko paisaia eta bizimodua aztergai bioarkeologiaren argipean
EHUko GIPyPAC taldeak antolatu duen nazioarteko mahai-inguruan, alor eta jakintza ezberdinetako adituak elkartuko dira Erdi Aroko gizarteari buruzko gogoeta berria egiteko baina animalien eta naturaren hondakinen ikerketatik abiatuta. Bioarkeologia diziplinartekoa erabiliz, iraganeko ohitura ekonomikoen eta ingurugiroaren azterketak garatu dira eta, ondorioz, lortu da garai hartako gizarteari buruzko ezagutza zabaltzea.
Antolatzaileen esanetan "Nahiz eta erregistro bioarkeologikoen analisi historikoen lehenengo saiakuntzak Erdi aroko Europa hegoaldeko asentamenduetan 70.eko hamarkadan hasi, gaur egun ikerketa mota hauek noizbehinkako eta puntualak jarraitzen izaten dute. Horregatik, bere ekarpena iraganeko gizartearen ulermenean oraindik partziala edo zatikakoa da."
Hortaz, konferentzia hauek atzerapen honekin apurtzeaz gain Goi Erdi Aroko nekazaritza eta abeltzaintza-jarduerak aztertzeko helburua dute. Hemen duzu hitzaldien egitaraua, posters eta ponentzien laburpenak.