Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bizkaibusen doako txartelak Leioako ikasleentzat

Dokumentuaren akzioak

Bizkaibusen doako txartelak Leioako ikasleentzat

2010/02/22 - Unibertsitatea.net

Bizkaiko Foru Aldundiak 100.000€ko diru laguntza eman dio UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzari.

Laguntza hau garraio publikoa sustatzeko esleitu du. Hain zuzen Leioa-Erandio eremuan kokatutako ikastegiren bat duten unibertsitateko ikasleentzat Bizkaibus garraio txartelak erosteko.

Txartela pertsonala eta besterenezina da, ikasle txarteleko zenbaki bera izango du eta etxera bidaliko da.

Bizkaibusen zonaldearen arabera txartel kopuru desberdina jasoko du ikasleak:

    • 1, 2 eta 3 zonaldeko ikasleek: 5€ko 3 txartel.
    • 4 eta 5 zonaldeko ikasleek: 5€ko 5 txartel.