Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mondragon Unibertsitateak I. Enplegu eta Formazio Azoka antolatu du
Erabiltzailearen akzioak

Mondragon Unibertsitateak I. Enplegu eta Formazio Azoka antolatu du

2013/06/04 - Unibertsitatea.net
Mondragon Unibertsitateak Enplegu eta Formazio Azokaren 1. edizioa antolatu du ekainaren 6an Arrasaten. 4 gune izango ditugu: Enpresa eta erakunde gunea, Lan poltsa eta beka gunea, Elkarrizketa gunea eta Formazio gunea.

Mondragon Unibertsitateak I Enplegu eta Formazio Azoka ospatuko du MONDRAGON korporazioaren babesarekin.

Ekainaren 6an ospatuko da Goi Eskola Politeknikoak Garaia Berrikuntza Gunean duen eraikin berrian eta 4 gune izango ditugu:

 

  • Lan Poltsa eta beka gunea: Gune honetan hauek parte hartuko dute: Novia Salcedo Fundazioa, MUkide (Mondragon Unibertsitateko Ikasle Ohien Elkartea) eta Mondragon Unibertsitateko Enplegurako Orientazio Zerbitzua aurkituko dituzu.

 

  • Elkarrizketa gunea: Gune hau, Mondragon Unibertsitateko ikasle eta ikasle ohientzat propio prestatutakoa da.

 

  • Formazio gunea: Ikasten jarraitzeko interesa duten bisitarientzako gunea. Bertan Mondragon Unibertsitatearen eskaintza erakutsiko da.

 

Azoka hau interesa duen edonori dago zuzenduta eta ekainaren 6an ospatuko da arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari