Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ariketa fisikoak lagundu egiten du ikasleen etekin akademikoa hobetzen
Erabiltzailearen akzioak

Ariketa fisikoak lagundu egiten du ikasleen etekin akademikoa hobetzen

2014/10/01 - Unibertsitatea.net
Ikerketarako 6-18 urte bitarteko 2.038 ikasleren jarraipena egin dute Madrilgo Unibertsitate Autonomoko ikertzaileek.
Ariketa fisikoak lagundu egiten du ikasleen etekin akademikoa hobetzen

Irudia: SINC

Madrilgo Unibertsitate Autonomoko ikertzaileek egindako ikerketa batek dio ariketa fisikoak ikasleen etekin akademikoa hobetzen laguntzen duela.

Horretarako, 6-18 urte bitarteko 2.038 ikasleren espediente akademikoak aztertu zituzten. Honez gain, ikasle bakoitzak bere kirol ohituren gaineko inkesta bat bete zuen eta ondoren, beraien arnasketa-gaitasuna, gaitasun motorrak eta muskuluen tonua neurtzeko ariketa fisiko desberdinak egin zituzten.

Ikerketaren emaitzek erakutsi dute kirolaren ondorioz garatutako kardioarnasketa gaitasunak eta gaitasun motorrak etekin akademikoa hobetzen laguntzen dutela. Aldiz, muskuluaren tonuak ikasleengan ez duela ez onerako ezta txarrerako eragiten.

Adituen ustetan, arnasa hobeto hartzeak zelulen arteko komunikazioa sustatzen du eta gaitasun motorrak kontzentrazioaren hobekuntza.

(Iturria: Agencia Sinc)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari