Dokumentuaren akzioak
"Android programazioaren hastapenak" ikastaroa on-line
2013/01/31 - Unibertsitatea.net
10 ordutako ikastaroa da, doakoa, on-line eta MOOC metodologia erabilita. Izena ematea irekita egongo da otsailaren 18tik apirilaren 31ra arte.
UEUk eta Asmozek Android sistema eragileari buruzko ikastaroa antolatu dute: Android programazioaren hastapenak.
Ikastaroa informatikariei edo programatzeko zaletasuna duen edonori dago zuzenduta eta hauek dira bertan landuko diren edukiak:
- Android sistemari sarrera.
- Android programazioa: artearen egoera (HTML5, multiplataforma, SDK).
- Programazioaren oinarrizko kontzeptuak: bistak, aktibitateak...
- SDK eta Eclipse: azalpena eta instalazioa.
- Alde praktikoa: ariketak.
10 ordutako ikastaroa da, doakoa, on-line eta MOOC metodologia erabilita. Izena ematea irekita egongo da otsailaren 18tik apirilaren 31ra arte eta informazio gehiagorako Android Programazioaren hastapenak gunera jo dezakezu.