Dokumentuaren akzioak
1.965 ikaslek gaur hasi dute UPV/EHUn unibertsitatera sartzeko hautaprobaren 2. deialdia
2011/07/06 - Unibertsitatea.net
Gaur hasi (uztailak 6) eta ostirala bitartean ikasle arabar, bizkaitar eta gipuzkoarrek unibertsitatera sartzeko hautaprobaren ezohiko froga egingo dute UPV/EHUn.
Hauek dira hautaprobaren gainean ditugun datuak:
- Batxilergoko 1.965 ikaslek parte hartuko dute eta denak aurkeztuko dira hautaprobako 2 faseetara (orokorra eta espezifikoa).
- Goi Mailako Lanbide Heziketako 28 ikasle fase espezifikora aurkeztuko dira soilik.
- Parte hartuko duten batxilergoko 1.965 ikasleetatik 1.079k euskaraz egingo dute hautaproba.
565 ikasle nafarrek ekaina amaieran egin zuten unibertsitatera sartzeko hautaprobaren 2. deialdia eta berri honetan jaso genuen: 565 ikaslek gaur hasi dute Nafarroan unibertsitatera sartzeko hautaprobaren 2. deialdia.