Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Iragarkiak Lana SETEM Hego Haizeak kooperante bat behar du El Salvadorrerako

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2019/04/01 - SETEM

SETEM Hego Haizeak kooperante bat behar du El Salvadorrerako

SETEM Hego Haizea lankide bat bilatzen ari da El Salvadorrerako kooperante gisa jarduteko. Hona hemen lanpostuaren baldintzak eta eskakizunak.
 
KONTRATUAREN IRAUPENA: Berehala laneratzea. Aldi baterako bitarteko kontratua (eszedentzia ordezkatzea), 2020ko urtarrilaren 13ra arte.
 
LANALDIA: Lanaldi osoa.
 
SOLDATA: 1.636 € gordin hilean (14 ordainsari urtean) + lantoki-osagarria. 2018ko baremoa. 2019kora eguneratzekoa.
 
BALDINTZAK:
     -Unibertsitateko diploma edo gradua.
     -Garapenerako lankidetzaren arloko berariazko prestakuntza osagarria.
     -Genero-arloko berariazko prestakuntza (froga daitekeena). Harreman ekitatiboekiko sentsibilitatea, konpromisoa eta jarrerapertsonala.
     -GGKE batean esperientzia izatea (froga daitekeena) nazioarteko lankidetzako proiektuak identifikatzen, formulatzen eta haienjarraipena eta ebaluazioa egiten: urtebete egoitzan eta urtebete kooperante lanetan.
     -Esperientzia izatea EAEko administrazioen diru-laguntza publikoak kudeatzen.
     -Ofimatika.
     -Marko logikoaren ikuspegia ongi ezagutzea.
 
BALIOZTATUKO DIRENAK:
     - EGA mailako euskara.
     - Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailearen arloko ezagutzak eta inplikazio pertsonala.
     - SETEMen printzipioak eta jarduera ildoak ezagutzea.-Linux inguruneko ofimatika.
     - Autonomia eta ekimena.
     - Talde-lanerako gaitasuna.
     - SETEM Hego Haizearen printzipio estrategikoekin bat etortzea.
     - Norberaren jarduera SETEM Hego Haizearen eta antolakunde kideen artean adostutako printzipio eta estrategietara orientatzekogaitasuna.
 
BETEKO DIREN EGINKIZUNAK:
     - Tokiko antolakundeekin batera, SETEMek lagundutako proiektuen koordinazioa bere gain hartzea, ardurapeko eremugeografikoetan.
     - Proiektuak formulatzeko prozesua koordinatzea eta proiektuok diru-laguntza publikoen deialdietara aurkeztea (GarapenerakoLankidetzaren Euskal Agentzia, foru-aldundiak eta udalak).
     - Proiektuen jarraipena eta ebaluazioa egiteko jardueretan parte hartzea.
     - Tokiko antolakundeekin batera, proiektuetan aldaketak eragiten dituzten egoerak aztertzea.Funtsezko aldaketak egiteko eskaerakegitea, beharrezkoa denean.
     - Tokiko antolakundeei laguntzea tokiko erakundeekin harreman sendoagoak izan ditzaten, proiektuarentzat babes handiagoalortzeko. SETEM ordezkatzea esleitzen zaizkion erakunde arteko bilera eta espazioetan.
     - Tokiko antolakundeekin batera, proiektuetan inplika litezkeen aktore eta eragile berriak identifikatzea.
     - SETEM Hego Haizearekin etengabeko elkarrizketan egotea, proiektuaren egokitasuna bermatzeko, antolakundearen gainerakoestrategiei dagokienez.

Interesdunek apirilaren 7rako (barne) aurkezpen-gutuna eta curriculuma bidali behar dituzte helbide honetara: direccion.euskadi@setem.org

Iturria: SETEM

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria. Pixabay)

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org