Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
2019/11/28
-
Sakana Garapen Agentzia
Proiektu Kudeaketa Arduraduna behar du Sakana Garapen Agentziak
Sakana Garapen Agentziak Proiektu Kudeaketa Arduraduna behar du. 5 hilabeteko probaldia izango litzateke eta 29 hilabete luzatzeko aukera.
Eginkizunak eta ardurak:
- Maila askotariko Ikerketa eta Garapenaren inguruko programa, ekimen eta dirulaguntzen inguruko informazioa jasotzea, aztertzea eta zabaltzea.
- Enpresen arteko elkarlana sustatzea arlo askotan (berrikuntza, merkaturatzea, nazioartera ateratzea, inter-ekintzailetza…)
- Askotariko proiektuak kudeatzea, eskualdea garatu eta enpresen posizionamendu estrategikoa hobetze aldera.
- Berrikuntza teknologikoarekin, I+D+T-rekin eta teknologia-transferentziarekin harremana duten beste zerbitzu batzuk.
- Proiektu estrategikoak identifikatu, sustatu eta kudeatzea, Europa mailakoak batez ere.
- Helburuak: Europa mailako proiektu bat lortzea kontratu epearen barruan.
Hemen dituzu baldintzak eta eskaera orria. Eskaera egiteko azken eguna, abenduak 8 (20.30)
Iturria: Sakana Garapen Agentzia.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau