Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Iragarkiak Lana Parte-hartze teknikari bila gabiltza

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2019/07/24 - EUSKADIKO GAZTERIAREN KONTSEILUA - 944436143

Parte-hartze teknikari bila gabiltza

Parte-Hartze teknikaria

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan

 

ESKAINTZEN DA:

·       Lanpostua Gasteizen, baina lan eremua Euskadi osoa izango da.

·       Jardunaldi osoko lanaldia abendura arte.

·       Urtean 26.805€-ko (soldata gordina).

·       EGKren barne hitzarmenak araututako lanpostu bat eta EGK-ko Batzorde Iraunkorraren ardurapean.

·       Lantalde gazte eta dinamiko batean parte hartzea.

·       Gizarte eta politika publikoetan euskal gazteriaren parte-hartzearen alde lan egitea.

 

LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK:

·       Lan arloari dagozkion proiektuak eta ekimenak diseinatu, aurrera eraman, ebaluatu eta koordinatzea.

·       Erakundearen lan-arlo guztiekin ekintzak koordinatzea.

·       Elkarte, eragile, talde eta gazte parte-hartzaileekin harreman zuzena mantentzea eta parte-hartzearekin lotutako proiektu eta prozesuak garatzea.

·       Administrazioaren Gazte Planak eta gazteria politikak garatzeko prozesuetan parte hartzea.

·       EGK-ko arlo teknikoetan zeharkako gaien lanketa sustatzea.

·       Erakunde Publikoekin bitartekaritza eta elkarlana burutzea (Eusko Jaurlaritza, aldundiak, udalak, eta beste edozein).

·       Gizarte eragileekin elkarlana bultzatu eta garatzea.

·       Elkarteek eta gazteek garatzen dituzten proiektuak/ekimenak ezagutzea eta haietan parte-hartzea.

·       Dagokionean lan-arloko gaiei buruzko adierazpenak eta analisi publikoak egitea.

·       Elkarteekin harreman zuzena izatea.

 

 

ESKATZEN DA:

·       30 urte baino gutxiago izatea.

·       Euskal elkartegintzaren, gizarte mugimenduaren eta parte-hartze modu ezberdinen errealitatearen ezagutza izatea.

·       Gazteen, eta oro har, gizartearen errealitatearen ezagutza izatea.

·       Parte-hartze prozesu, egitasmo eta esperientzia ezberdinak ezagutu eta beraietan parte hartu izana.

·       Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua (EGA, HABE 3...)

·       Gizarte arloko goi ikasketak izatea, edo, beste esparruetako ikasketak izanda ere, gizarte gaietan espezializatu izana (bereziki parte hartzearekin lotutako ikasketa gehigarriak izatea)..

·       Lantaldeak eta eztabaida taldeak dinamizatu eta koordinatzeko gaitasuna eta esperientzia. Dinamika hauetatik ondorioak atera eta dokumentuetan islatzeko gaitasuna.

·       Malgutasuna: ordutegi eta mugikortasun geografikoa.

·                               Lanean hasteko berehalako prestutasuna izatea.

 

 

BALORATUKO DA:

·       Lantaldean aritzeko trebetasuna: malgua izatea, proaktibitatea eta ardurak hartzeko gaitasuna izatea.

·       Ekimen propioak autonomiaz garatzeko gaitasuna.

·       Antolaketarako gaitasuna.

·       Harremanetarako gaitasuna.

·       Hainbat eginbehar berean gauzatzeko gaitasuna.

·       Ingelesa eta beste hizkuntza batzuen ezagutza.

·       Informatika-ofimatikaren ezaguerak.

·       Elkarte ezberdinetan parte hartze aktiboa (kirol munduan, begirale munduan…)

 

HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO:

·       Epea: abuztuaren 4a arte goizeko 12:00ak arte.

·       Curriculuma eta motibazio gutuna bidali komunika@egk.eus helbidera. Gaian “Parte Hartze Teknikaria” idatzi.

·       Curriculum dokumentua honela izendatu:

IzenAbizenak.CV_PARTEHARTZE.pdf/doc.

·       Motibazio Gutuna honela izendatu:

IzenAbizenak.KARTA_PARTEHARTZE.pdf/doc.

 

 

Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data:

 

Motibazio gutuna eta curriculumen bidalketa, abuztuaren 4a arte (eguerdiko 12:00ak arte).

Froga idatzia nork egin behar duenaren jakinarazpena, abuztuaren 9an.

Froga Idatzia Gasteizen, abuztuaren  13an (goizean)

Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, abuztuaren 19an.

Elkarrizketa eguna, abuztuaren 21ean.

Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, abuztuaren 22an.

Lanean hasteko data, abuztuaren 26an.

 

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

INFORMACIÓN BÁSICA SOBRE PROTECCIÓN DATOS

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

RESPONSABLE DEL TRATAMIENTO

EUSKADIKO GAZTERIAREN KONTSEILUA

CONSEJO DE LA JUVENTUD DE EUSKADI

DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIAREN KONTAKTU DATUAK

CONTACTO  PERSONA DELEGADA PROTECCIÓN DATOS

 

koordinatzaile@egk.eus

TRATAMENDUAREN HELBURUA

FINALIDAD DEL TRATAMIENTO

Parte-hartze Teknikaria lanposturako hautagaien datuak kudeatu.

Gestionar los datos aportados por las personas candidatas a  la convocatoria del puesto de trabajo persona técnica de Participación.

TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA EDO OINARRI JURIDIKOA

LEGITIMACIÓN O BASE JURÍDICA DEL TRATAMIENTO

Interesatutako pertsonak emandako baimena.

El consentimiento de la persona interesada.

HARTZAILEAK

DESTINATARIOS

Datu pertsonalak bestelako erakundeei ematea ez da aurreikusten, ez bada ere horretarako beharrezkotasun edota legezko eskabidea dagoela tarteko.

No se cederán datos a terceros, salvo obligación legal.

PERTSONEN ESKUBIDEAK

DERECHOS DE LAS PERSONAS

Datuak, atxiki, zuzendu eta ezabatu eta informazio gehigarrian agertzen den moduan beste eskubide batzuk.

Acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos, como se explica en la información adicional.

INFORMAZIO GEHIGARRIA

INFORMACIÓN ADICIONAL

Datuen babesari buruzko informazio gehigarria gure web orrian kontsultatu dezakezu: www.egk.eus. 

Puede consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos en nuestra web: www.egk.eus.

 

 

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org