Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Iragarkiak Lana Lankuk administrazio teknikaria kontratatzeko lan deialdia egin du

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2019/01/29 - Lanku

Lankuk administrazio teknikaria kontratatzeko lan deialdia egin du

Lankuk, administrazio teknikaria behar du.

EGITEKOAK

  • Enpresaren kontabilitatea eraman.
  • Urteko Kontuen (Galdu-Irabaziak eta Egoera Balantzea) zein aurrekontuen prestaketa eta jarraipena.
  • Fakturazioa eta altxortegiaren kudeaketa (kobruak eta ordainketak).
  • Pertsonal ataleko gestioak burutzea (altak, bajak, nominak)
  • Betebehar fiskalak gauzatzea (BEZ eta PFEZ hiruhileko aitorpenak).
  • Dirulaguntza publikoen deialdiak prestatzea eta justifikatzea.

ESKAINTZEN DENA

  • Hasieran, sei hilabeteko lan-kontratua, lanaldi osoz.
  • Behin sei hilabeteak igarota, kontratu finkoa lanaldi osoz.

ESKATZEN DENA

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Lizentziatua izatea.
  • Antzeko lanetan esperientzia izatea.
  • Ofimatikan (excel bereziki) eta ERP programetan eskarmentua.
  • Euskara maila altua.

BALORATUKO DENA

  • Izakinen inbentarioan, Datu Pertsonalen Babesean, lan arriskuen prebentzioan esperientzia izatea.
  • Jarrera proaktiboa eta dinamikoa, lanerako autonomia eta erabakiak hartzeko nortasuna, eta enpresari dagozkion lan orokorrak egiteko prestutasuna izatea.
  • Bertsolaritza eta kultur mundua ezagutzea.
  • Gidabaimena eta ibilgailu propioa izatea.

Interesa duenak Curriculum Vitae-a eta motibazio gutuna bidali beharko ditu otsailaren 6a baino lehen, ondorengo helbideetara:

  • Lanku Bertso Zerbitzuak, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain
  • lanku@lanku.eus

 

Iturria: Lanku

(Irudia: Pixabay lizentzia. Iturria: Pixabay)

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org