Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Iragarkiak Lana Geuriak, Hego Uribeko herri komunikabideak kazetaria behar du

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2019/11/21 - Geuria

Geuriak, Hego Uribeko herri komunikabideak kazetaria behar du

Geuriak, Hego Uribeko herri komunikabideak kazetaria behar du.

Eskaintzen da:

Lan-kontratu mugagabea lanaldi osoan, lehenengo hiru hilabeteak proba moduan bete ostean.  Berehala lanean hasteko.
Lantokia: Geuriaren erredakzioan (Basozelai kalea, 11, Basauri, Bizkaia)
Ordutegia: Moldagarria, markatutako helburuen araberakoa.

Lanpostuaren bete beharrak:
-Komunikabidearen eguneroko plangintza digitala eta hileroko paperezko plangintza egitea
-Gertatzen diren albisteak eman eta herri bakoitzeko Udal, alderdi politiko, erakunde zein norbanakoekin hartu emona albisteak sortzeko, erredakzio bileran gaiak proposatzeko… Iniziatiba eta dinamismoa baloratuko dira kasu honetan.
-Albisteak, elkarrizketak, erreportaiak, iritzi artikuluak idatzi, maketatu eta webgune eta sare sozialetara igo beste erredaktorearekin koordinatuta
-Erredaktoreak hilero gutxieneko pieza kopurua ekoiztu beharko du, lan taldearekin adostutakoa.
-Aipatutako herrietan Geuriaren kolaboratzaileen zerrenda aberasteko aukerak proposatu
-Geuriaren arlo komertzialerako edo banaketarako aberasgarriak izan litezkeen ideiak eman aipatutako herrietan
-Herrietan proiektua gizarteratu kalean erakunde zein norbanakoekin daukagun hartu emona dela eta.
-Geuriaren estaldura eremuko edozein udaletako udalbatzak bideoz grabatzeko libre egotea, hala eskatzen zaionean (printzipioz, Ugaokoak bakarrik lirateke). Grabazio ekipoa Geuriak jartzen du.
-Inprentaren eta banaketaren koordinazioa, Arlo Komertzialeko lankideekin batera.

Eskatzen da:
-Kazetaritza, komunikazio edo pareko unibertsitate titulua
-Euskara: EGA edo pareko titulua. Ahozko eta idatzizko maila gorena.
-Indesign eta Photoshop programak erabiltzen jakitea.
-Interneteko jakintza: sare sozialak, webguneak…
-Gidatzeko baimena eta kotxea
-Pertsona arduraduna, ekimen handikoa, proiektuarekin epe luzerako konpromisoa hartzen duena eta taldean lan egiteko gai dena

Baloratuko da:
-Hego Uribe eskualdekoa izatea edo bertan bizitzea
-Maketatzeko, argazkiak eta bideoak egiteko-editatzeko gaitasuna
-Komunikabide batean erredaktore moduan edo Prentsa bulego batean esperientziaduna

Bidali curriculumak, abendua 5a arte (barne): info@geuria.eus

Iturria: Geuria.

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org