Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Iragarkiak Lana Euskararen Erakunde Publikoak "Ebaluazioa – Komunikazioa" misio karguduna behar du

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2019/05/03 - Euskararen Erakunde Publikoa

Euskararen Erakunde Publikoak "Ebaluazioa – Komunikazioa" misio karguduna behar du

Euskararen erakunde publikoak (EEP) misio kargudun bat bilatzen du, denbora osoz, urte bateko lan kontratuarekin

EGINKIZUNA

Hizkuntza politikaren eraginkortasuna hobetzea, ebaluazio eta komunikazioaren bidez:

- Aurreikusi helburuak eta baliabideak kontuan harturik, hizkuntza politikaren emaitzak eta eragina segitzea eta aztertzea, baita beharrezkoak diren egokitzeak proposatzea ere.
- Komunikazio estrategia bat proposatzea, estrategia horren gauzatzea gidatzea eta animatzea.

JARDUERA NAGUSIAK

Ebaluazioa :

- Misio kargudun ezberdinekin harremanetan izanez, ebaluazio, behaketa eta obserbazioa funtzioaren antolaketa eta kudeaketa.

- Beharrezkoak diren egokitze proposamenak.

- EEPren Bulego, Biltzar Nagusi eta Aholku batzordeko dokumentuak prestatzea.

- Arlo ezberdinen arabera, partaideekilako harremanen jarraipena eta animazioa segurtatzea.
Komunikazioa:

- Informazio, komunikazio eta sentsibilizazio funtzioa egituratzea, politika guzientzat, arlo ezberdinetako misio kargudun eta partaide ezberdinekin harremanetan izanez: eskaintzari buruzko informazioa, politika eta dispositibo ezberdinez komunikazioa.

- Sentsibilizazio ekintzak gauzatzea, instituzio eta eragile ezberdinekin.

- Komunikazio tresna ezberdinen arteko lotura eta optimizazioa segurtatzea: prentsa komunikazioa, internet sarea, sare sozialak, komunikazio euskarri ezberdinak...

GALDEGIN GAITASUNAK

- Autonomia, proposamenen egiteko gaitasunak, analizatzeko eta sintetizatzeko gaitasunak.

- Datuak biltzeko, tratatzeko eta aztertzeko esperientzia eta gaitasuna, finantza mailako azterketa gaitasuna, komunikazio
mailako gaitasuna.

- Euskararen eta frantsesaren menperatzea, bai idatzian, bai ahozkoan.

POSTUAREN EZAUGARRIAK

- Urte bateko lan kontratu mugatua, denbora osoz.

- Estatutu publikoa.

PROZEDURA ETA EZAUGARRIAK

- Hautagaitza txostenak 2019ko maiatzaren 13ko. berantenez igorri beharko dira. Honen barne, CV zehatz bat eta eskuz idatzi motibazio gutun bat. Dokumentuak bi hizkuntzetan idatzi beharko dira (euskara/frantsesa). Helbidea: Euskararren
Erakunde publikoa, Platanoen etorbidea, 2.zenbakia, 64100 Baiona ; edo helbide elektroniko honetara:

eep-oplb@mintzaira.fr

- Hizkuntza eta teknika ezagutzen ebaluazioa + elkarrizketak

- Lanaren abiatzea: ahal bezain laster Postu fitxa xehea ikus dezakezu EEPren webgunean: www.mintzaira.fr webgunean

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org