Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Iragarkiak Lana Euskarabenturak komunikazio arduraduna behar du

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2019/02/07 - Euskarabentura

Euskarabenturak komunikazio arduraduna behar du

Euskarabenturak komunikazio arduraduna behar du 2019ko otsaila erdialdetik uztailaren amaierara arte, lanaldi osoan.

LANPOSTUAREN EGINBEHARRAK
– Komunikazioko telefonoa eta emaila kudeatzea
– EuskarAbentura 2019ko komunikazio plana egitea (espedizioaren aurreko, bitarteko eta ondorengo lanak)
– Sare sozialen estrategia lantzea eta sareak kudeatzea: Facebook, Instagram, Twitter, Telegram, Youtube, WhatsApp, Mailchimp
– Prentsaurrekoak eta prentsa-oharrak planifikatzea eta koordinatzea
– Elkartearen prentsa agerpenak jasotzea eta antolatzea
– Euskarri bisualak kudeatzea: (diseinua, inprimaketa, banaketa) kartelak, eskuorriak, bideoak, formatu handiko euskarriak…
– Publizitatea kudeatzea
– Webgunea elikatzea eta kudeatzea
– Hedabideen koordinazioa egitea
– Itzulpenak egitea
– Komunikazio lan taldea koordinatzea (espedizioaren aurreko antolaketan eta espedizioan zehar)
– Komunikazio batzordea koordinatzea eta dinamizatzea
– Datu baseak eguneratzea eta elikatzea
– Bulegoan koordinazio lanetan laguntzea

* EuskarAbentura elkartea eta 2DEO euskarazko ikus-entzunezkoen laborategia elkarlanean ari dira 2019ko ediziora begirako proiektu komunikatibo berritzaile bat sortzeko asmoz. Komunikazio arduraduna proiektu honen ekoizpenaz eta koordinazioaz arduratu beharko da baita ere.

EZINBESTEKO BALDINTZAK
– Komunikazioaren arloko ikasketak izatea
– Komunikazio arloko ezagutza eta esperientzia izatea: sare sozialak, diseinu grafikoan ezagutza, irudi ediziorako softwareak, webguneen sorkuntza eta kudeaketa, ofimatika programen erabilera menperatzea…
– Euskara idatziz eta ahoz menperatzea. Gutxienez  C1 maila
– Gida baimena (B) eta autoa izatea
– Pertsona dinamikoa, autonomoa, komunikatzeko erraztasuna eta talde lanean aritzeko gaitasuna edukitzea
– EuskarAbenturak bultzatzen dituen  helburuekin bat etortzea

BALORATUKO DA (ez da ezinbestekoa izango)
– Euskararen normalizazioaren testuinguruko eragileak ezagutzea
– Euskara, euskal kultura edo aisialdi elkarteren bateko kidea izatea
– Aisialdiko begirale edo koordinatzaile esperientzia izatea
– Hizkuntzen ezagutza: gaztelania, frantsesa eta ingelesa bereziki

PROZEDURA
• Bidali curriculuma info@euskarabentura.eus helbidera otsailaren 10a baino lehen
Otsailaren 19an aukeratutako pertsonekin elkarrizketak egingo dira
• Aukeratutako pertsona otsailaren 25ean lanean hasteko prest egon behar da

Ikusi eskaintza guztia HEMEN.

(Irudia: Pixabay lizentzia. Iturria: Pixabay)

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org