Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Iragarkiak Lana Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kultura irakasteko lau irakurle hautatzeko deialdia

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2019/04/02 - Etxepare Euskal Institutua - 943 023 407

Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kultura irakasteko lau irakurle hautatzeko deialdia

Etxepare Euskal Institutuak Nazioarteko sei unibertsitatetan Euskara eta Euskal Kultura irakasteko lau irakurle berri hautatzeko deialdi publikoa zabaldu du. 2019-2020 ikasturterako hautatutako diren pertsonek ondorengo unibertsitateetan emango dituzte eskolak: irakurle batek Universitat Autonoma de Barcelona (UAB) eta Universitat de Barcelona (UB) unibertsitateetan (Bartzelona), beste batek Boloniako Alma Mater Studiorum eta Veneziako Ca’Foscari unibertsitateetan (Italia), eta irakurle bana izango dira Santa Barbarako UCSB Unibertsitatean eta Chicagoko Unibertsitatean (AEB) eskolak emateko arduradunak.

Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 7an amaituko da (barne), eta eskabidea behar bezala beteta, dagokion dokumentazioarekin batera, Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan edo Eusko Jaurlaritzaren ZUZENEAN bulegoetan aurkeztu beharko da.

Aurten, berrikuntza gisa, Chicagoko Unibertsitateko irakurleak euskara eta gaztelera irakatsiko ditu. Postu honetarako hautagaiek derrigorrez eskabide bat Chicagoko Unibertsitatean aurkeztu beharko dute (https://academiccareers.uchicago.edu estekan, #04076 erreferentzia aukeratu) eta beste eskabide bat Etxepare Institutuan.

Hautagaiek unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) beharrezkoa da, baita euskarako EGA titulua izatea ere. Horretaz gain, Bartzelonan katalaneko eta Italian italierako B2 maila eskatuko da, Santa Barbaran ingeleseko C1 maila eta Chicagon, berriz, ingeleseko C2 maila izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta dutenak ere.

Informazio osatua deialdian ikus daiteke.

Iturria: Etxepare Euskal Institutua.

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org