Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Iragarkiak Lana Etxepare Euskal Institutuak bi lan poltsa berri ireki ditu

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2019/11/12 - Etxepare Euskal Institutua

Etxepare Euskal Institutuak bi lan poltsa berri ireki ditu

 

 

Etxepare Euskal Institutuak bi lan poltsa berri ireki ditu:

Euskara eta euskal kultura sustatu eta hedatzeko teknikaria (Lan poltsa)

Eginkizun nagusiak:

  • Laguntzak edota diru-laguntzak kudeatzea.
  • Azterketen eta ikerketen jarraipena egitea.
  • Arlo sektorialeko jarduerei buruz aholkuak ematea.
  • Erakunde arteko jarduerak koordinatzea.
  • Jardunari buruzko txostenak egitea.
  • Planak eta programak kudeatzea.
  • Kongresuak, sinposioak, azokak, standak, etab. antolatzea.
  • Euskara edota euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduerak proposatzea.
  • Euskara unibertsitateetan eta mundu osoko beste zentro batzuetan erabili, aztertu eta ikasi dadin sustatzea.

 

Baldintzak:

  • Unibertsitateko goi mailako titulua
  • Euskara-titulu ofiziala, 3. HE edo baliokidea, 297/2010 Dekretuan eta 47/2012 Dekretuan zehaztutakoaren arabera.
  • Ingelesezko B2 mailako titulazio ofiziala
  • Gutxienez 2 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan

* Komunikazio, prentsa eta interneteko presentzia arduraduna (Lan poltsa)

Eginkizun nagusiak:

  • Arlo sektorialean irizpideak ezartzea.
  • Argitalpenak kudeatzea.
  • Planak eta programak kudeatzea.
  • Erakunde arteko jarduerak koordinatzea.
  • Prentsari eta komunikazioari buruzko aholkuak ematea.
  • Prentsarekin eta komunikazioarekin izan beharreko elkarrizketak eta harremanak kudeatzea.
  • Web gunean informazioa editatzea.
  • Web gunerako aplikazioak diseinatzea.
  • Web gunearen arloko proiektuak kudeatzea.
  • Gizarte-sareetako presentziaren estrategia prestatzea.
  • Multimedia kanaletarako (bideoa, audioa, argazkilaritza,...) edukien garapena kudeatzea.

Baldintzak:

  • Informazio eta Komunikazio Zientzietako goi-mailako unibertsitate-titulua edo antzekoa
  • Euskara-titulu ofiziala, 4. HE edo baliokidea, 297/2010 Dekretuan eta 47/2012 Dekretuan zehaztutakoaren arabera.
  • Ingelesezko C1 titulazio ofiziala
  • Gutxienez 3 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan.

 

Deialdiak azaroaren 20ra bitarte egongo dira irekita.

Deialdietara aurkeztu nahi duen orok baldintza batzuk bete beharko ditu, postu bakoitzak bereizgarri dituenak. Baldintza horiek unibertsitateko ikasketei, hizkuntza eskakizunei edota esparru horretan izandako esperientziari dagozkienak dira.

Iturria: Etxepare Euskal Institutua.

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org