Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Iragarkiak Lana Enplegu teknikari bila gabiltza

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2019/06/17 - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua - 944436143

Enplegu teknikari bila gabiltza

ESKAINTZEN DA:

· Lanpostua GASTEIZEN, baina lan-eremua Euskadi osoa izango da.

· Jardunaldi osoko lanaldia.

· Urtean 26.805€-ko soldata gordina.

·EGKren akordio kolektiboak araututako lanpostu bat eta EGK-ko Batzorde Iraunkorraren ardurapean.

·Lantalde gazte eta dinamiko batean parte hartzea.

·Gizarte eta politika publikoetan Euskadiko gazteriaren eskubideen alde lan egitea, bereziki enpleguaren alorrean.

LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK:

·Enplegu arloko politika publikoak ezagutu, hausnartu eta lantzea (enplegu planak, gazte planak eta abar).

·Elkarte, eragile, talde eta gazte parte-hartzaileekin harreman zuzena mantentzea eta enpleguarekin lotutako proiektu eta prozesuak garatzea.

·         Enplegu eta gazteria lantaldea kudeatzea eta bertan parte-hartze dutenekin ekimenak garatzea.

·         Erakunde Publikoekin bitartekaritza eta elkarlana burutzea (Eusko Jaurlaritza, aldundiak, udalak, mankomunitateak eta beste edozein), gazteria eta enplegu sailekin.

·         Lan-arloari dagozkion proiektuak eta ekimenak diseinatu, aurrera eraman, ebaluatu eta koordinatzea (GazteLabel, lan istripuen protokoloa, eta abar).

·         Elkarteek eta gazteek arlo honen gainean garatzen dituzten proiektuak/ekimenak ezagutzea eta haietan parte-hartzea, bereziki Enplegu lan-arloan.

·         EGKren lan-arlo guztiekin ekintzak koordinatzea.

·         Dagokionean komunikabide ezberdinetan adierazpenak eta analisiak egitea.

 

 ESKATZEN DA:

·         30 urte baino gutxiago izatea.

·         Goi ikasketak izatea. Edozein esparrutako ikasketak izanda ere (teknikoak zein gizarte gaietakoak), enpleguarekin lotutako gizarte arloko espezializazioa edo ikasketa gehigarriak egin izana baloratuko da.

·         Euskal gazteriaren egoera eta baldintza sozioekonomikoen eta, oro har, gizartearen errealitatearen ezagutza. Enplegu arloko lege, programa, neurri eta proiektuak ezagutu.

·         Euskal elkartegintzaren, gizarte mugimenduen eta parte-hartze modu ezberdinen  ezagutza izatea, bereziki lan-baldintzei dagokienez.

·         Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua (EGA, HABE 3...)

·         Gazte lantaldeak eta eztabaida taldeak dinamizatu eta koordinatzeko gaitasuna eta esperientzia. Dinamika hauetatik ondorioak atera eta dokumentuetan islatzeko gaitasuna.

·         Legeak, dokumentu ofizialak eta txostenak landu, ondorioak atera, ikertu eta ekarpenak egiteko gaitasuna.

·         Administrazioarekin harreman formalak bideratu eta interpelaziorako gaitasuna.

·         Malgutasuna: ordutegi eta mugikortasun geografikoa.

·         Ikasteko gaitasuna.

 

BALORATUKO DA:

·         Lantaldean aritzeko trebetasuna: malgua izatea, proaktibitatea eta ardurak hartzeko prestutasuna.

·         Ekimen propioak autonomiaz garatzeko gaitasuna (beharrak hauteman, proiektuak diseinatu, ekarpenak barneratu, faseak diseinatu, helburuak lortu).

·         Antolaketarako gaitasuna.

·         Harremanetarako gaitasuna.

·         Pertsona sortzailea eta ekimenezkoa izatea.

·         Aldi berean hainbat eginbehar berean gauzatzeko gaitasuna.

·         Ingelesa eta beste hizkuntza batzuen ezagutza.

·         Informatika-ofimatika erabiltzen jakitea.

·         Ahalik eta gazteen izatea.

 

HAUTAGAITZA AURKEZTEKO:

·         Epea: ekainaren 17tik 25a arte, eguerdiko 12.00ak arte.

·         Curriculuma eta motibazio gutuna bidali egk@egk.eus helbidera.

Posta elektrikoaren gaia zehaztu: ENPLEGUA

·         Curriculum dokumentua honela izendatu:

IzenAbizenak.CV_ENPLEGUA.pdf.

·         Motibazio gutuna honela izendatu:

IzenAbizenak.KARTA_ENPLEGUA.pdf.

 

AUKERAKETA PROZESUA:

Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data:

·       Curriculumen bidalketa, ekainaren 25a arte (eguerdiko 12:00ak arte).

·       Idatzizko proba nork egin behar duenaren jakinarazpena, uztailaren 1ean.

·       Idatzizko proba Gasteizen, uztailaren 2an.

·       Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, uztailaren 9an.

·       Elkarrizketa, uztailaren 10ean.

·       Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, uztailaren 12an.

·       Lanean hasteko data, abuztua/ iraila bitartean gutxi gorabehera.

 

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org