Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuak berrikuntza-kudeatzailea behar du
Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuak berrikuntza-kudeatzailea behar du. Lanpostuaren ordainsari gordina urtean 31.356 eurokoa izango da. Lanpostuaren kokapena Araba ESI osoa izango da.
2. EGINKIZUNAK
-Berrikuntza-ideiak sortzeko ekimenak antolatzea.
-Institutuan sortzen diren berrikuntza-proposamenakbiltzea eta bideratzea.
-Berrikuntza-ideiak aztertzea eta iragaztea.
-Berrikuntza-proiektuak kudeatzea eta bitartekari aritzea ikerkuntza/berrikuntza taldearen eta parte hartuko duten gainerako eragileen artean, garatze-prozesu osoan.
-Kudeaketa-tresna informatikoan informazioa eguneratuta izatea prozesu osoan.-Berrikuntza-adierazleak biltzea eta aztertzea.
-Zaintza teknologikoa.-Berrikuntza-jardueren berri ematea.
3. ESKAKIZUNAK
-Ingeniaritzako gradua.
-Gutxienez urtebeteko lan esperientzia izatea.
-Gutxienez ingeleseko B2 maila izatea.
4. MEREZIMENDUAK
-Lehenengo eskakizunari dagokionez, goi-mailako Ingeniaritza, edo Ingeniaritzako gradua eta master bat izatea.
-Lehenengo eskakizunari dagokionez, Ingeniaritza Biomedikoa / Ingeniaritza Biomedikoko gradua edo Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza / Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua.
-Esperientzia berrikuntza eta ikerkuntza kudeatzen ikerguneetan, unibertsitatean, teknologia-zentroetan, enpresetan eta/edo bitartekaritza-eragileekin.
-Urtebetetik gorako lan esperientzia.
-Esperientzia osasunaren arloan.
-Deialdiko jakintza-arloarekin lotutako graduondoko prestakuntza, eskatutako esperientzia osatzeko. Halaber, kontuan hartuko da lanposturako eskatzen diren titulazioen osagarri diren beste titulazio batzuk edo titulazio bikoitzak izatea.
-Kudeaketa aurreratuaren gaineko prestakuntza (Euskalit kudeaketa aurreratuko eredua edo baliokidea).
-Euskara.
-Alemana edo frantsesa.
-Eskakizunetan adierazitako ingeles-maila baino handiagoa.
-Epaimahaiaren aurrean egingo den elkarrizketa pertsonala.
5. ESKAERAK AURKEZTEA
Deialdian parte hartu nahi duen pertsonak curriculum vitaea eta aurkezpen-gutuna bidali beharko ditu hurrengo e-mail helbidera: rrhh@bioaraba.org .
Hautagaitzatarako aurkezpen epe muga: 2019ko abenduaren 4a.
Iturria: Bioaraba.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau