Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Iragarkiak Lana Berria Taldeak marketin estrategia digitalaren arduraduna behar du

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2019/05/31 - Berria Taldea

Berria Taldeak marketin estrategia digitalaren arduraduna behar du

Berria Taldeak marketin estrategia digitalaren arduraduna behar du.

Pertsona hau Berria Taldearen marketin estrategia digitala diseinatu eta kudeatzeaz arduratuko da, eta estrategia horren jarraipenaz eta neurketaz, Talde Estrategikoan parte hartuz eta Taldearen helburuak lortzeko erabakietan eraginez. Estrategia eta negozio ikuspuntua duen pertsona baten bila gabiltza, sormena eta ekimena dituena, antolatua, eta taldea dinamizatzeko gaitasuna duena.

Eskatzen da:

- Unibertsitate mailako ikasketak: Administrazio eta Enpresa Zuzendaritza, Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak, Marketina edo antzeko ikasketak.

- Marketin digitaleko espezializazioa: Social media marketinaren ezagutza, Email emarketinarena, eta Web posizionamenduarena (SEO-SEM).

- Analitika eta datuen neurketarako tresnen ezagutza.

- Big Data ikasketak eta ezagutza aintzat hartuko dira, eta horien aplikazioan eskarmentua izatea lehenetsiko da.

- Euskaraz ondo jakin (gutxienez EGA maila) eta ondo komunikatzea.

- Aintzat hartuko da aurrez marketin estrategia digitalak diseinatzeko eta garatzeko lanetan aritu izana.

Eskaintzen da:

- Berehala lanean hastea.

- Lanaldi osoko lan kontratu iraunkorra.

- Lantokia Andoainen.

 

Interesa duenak bidali curriculuma, 2019ko ekainaren 17a baino lehen, '19-MD' erreferentzia zehaztuz, helbide honetara: gizabaliabideak@berriataldea.eus

Iturria: Berria.

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

 

 

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org