Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Iragarkiak Lana Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak komertzial lanetan aritzeko pertsona bat behar du

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2019/02/28 - Aiaraldea Kooperatiba Elkartea - 94 656 85 54

Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak komertzial lanetan aritzeko pertsona bat behar du

AIARALDEA KOOPERATIBA ELKARTEA komertzial lanetan arituko den langile baten bila dabil. Langile berriaren profila ondorengo zereginei lotua dago: Estrategia komertzialaren garapena.

Lanpostu bakarra ebatziko da, lanaldi erdiz edo osoz aritzeko.

LAN DEIALDIA

Lan-deialdi hau ebazteko kronologia:

  • Martxoak 7 CV eta aurkezpen gutuna bidaltzeko azken eguna 

  • Martxoak 11: Hautagaien profilen azterketa 

  • Martxoak 13-20: Elkarrizketak eta hautaprobak

  • Apirilak 1: Kontratazioa

FUNTZIOAK ETA EGINBEHARREKOAK

FUNTZIOAK

  • ESTRATEGIA KOMERTZIALAREN GARAPENA 

EGINBEHARRAK EDO LANAK

  • Estrategia komertziala definitu, antolatu eta jarraipena egin.
  • Merkatu azterketa lantzea: bezero kartera osatu, lehiakideak aztertu, produktu berrien bideragarritasuna aztertu...
  • Publizitatea antolatu, saldu eta kudeatu.
  • Iraupen luzerako hitzarmen komertzialak lotu.
  • Bezeroei arreta egin, proposamenak luzatu, euren eta gure arteko elkar eragina zabaldu.
  • Bezeroen fidelizazioa.
  • Jarraipena: saldu ondorengo harreman eta txostenen elaborazioa egin.
  • Interes komertzialeko egitasmoak sortu eta sustatu, bilatu.
  • Kanpo harremanak eta erreferentzialtasuna lantzea.

 

LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK

OINARRIZKO ESKAKIZUNAK:

  • Iniziatiba eta autoaskitasuna.
  • Harremanetarako gaitasuna.
  • Lantaldean lan egiteko gaitasuna
  • Dinamizazio eta kudeaketarako gaitasuna
  • Diseinu ikuspegia.
  • Euskara maila ona.
  • Komunikazio, marketin eta baliabide teknologikoen gaineko ezagutza.

BALORATUKO DA

  • Lan hauei lotutako prestakuntza akademikoa edo eta esperientzia.
  • Lan horietan edo antzekoetan izandako esperientziak eta ibilbide profesionala.
  • Aiaraldea eskualdearen ezagutza zabala: elkarteak, instituzioak, komertzioak, enpresak...
  • Egitasmoarekiko atxikimendua
  • EGA.
  • IT txartela izatea eta OpenOffice aplikazioen gaineko trebakuntza
  • Diseinu Grafikoan, komunikazio korporatiboan eta IKTen gainezko ezagutza
  • Lanerako malgutasuna.
  • Autoa eta B gida-baimena.

ESKAINTZEN DA

  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proektu bizigarri baten parte izatea.
  • Lantalde bizi eta dinamiko baten partaide izatea.
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
  • Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
  • Bi hilabeteko probaldia, kontratu mugagaberako asmoarekin.
  • 20-40 ordu astean.
  • Astelehenetik-ostiralera (ohikoan, beharren arabera)
  • Ordutegi malgutasuna eta bizitza pertsonala eta laborala kontziliatzeko erraztasunak.
  • Lan-baldintza onak.
  • Telelana egiteko aukera.
  • SOLDATA: 1300 € gordin (14 ordainsari) lanaldi osoan. Proportzionala lanaldi partzialean.
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.


IZEN EMATEA

EPEA: Lan-deialdi honetan parte hartzeko, MARTXOAREN 7a baino lehen ondorengoak bidali beharko ditu lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera:

  • Curriculuma.
  • Aurkezpen gutuna.


HAUTAPROBA ETA ELKARRIZKETA

Jasotako Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutunetan azaldutako informazioa aztertu ondotik, proposatutako funtzio eta lanpostua bete dezaketen hautagaien lehenbiziko aukeraketa egingo da.

Hauek martxoak 13-20 bitarteko hautaproba eta elkarrizketa saioetan parte hartzeko deituko dira.


HARREMANAK ETA CURRICULUM-AK

  • Posta elektronikoa: lanpoltsa@aiaraldea.eus
  • Telefonoa: 94 656 85 54

Iturria: Aiaraldeko Kooperatiba Elkartea.

(Irudia: Pixabay)

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org