2018/2019 ikasturtea hasiko dugu eta hona UEUk ikasturtearen lehen zatirako, Udazkenerako, prestatu duena:
URRIAN… (azken plazak)
Ikastaroak
- Hizkera argia administrazio elektronikoaren garaian. (Iruñea)
- Moodle-ren gamifikazioa eta ikasleak motibatzeko sormenezko hainbat erabilera.(online)
- Nola atera zukua sareari gure negozioa ezagutarazteko.(online)
- Programazioa denontzat: Python ikasi praktikaren bidez. (online)
- Ahozko komunikazioa errazteko teknikak. (Eibar)
- Proiektu bidezko metodologiak.(online)
- Adimen Anizkunen teoria: begirada aldaketa. (Iruñea)
- Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa. (Gasteiz)
Jardunaldiak
- Lurraldea eta Hizkuntza IV. Arnasguneen prebentziotik garapenera (Azpeitia, 2018 urriak 10)
- Osasun Zientzietako Ikertzaileen III. Topaketak. (Eibar, 2018 urriak 25)
- Komunikazioak aurkezteko deialdia eta izen ematea irekita: argibideak
AZAROAN… Izen ematea zabalik
Ikastaroak
- Adimen-gaitasun handiko ikasleei erantzuna eskolan: eguneroko erronka.(online)
- Lurraldea ulertu eta aztertzeko beste modu bat. GIS librea eta Geoprozesamendua (QGIS) (online)
- Emozioen kudeaketa eta manipulazioa. (Iruñea)
- Beheko gorputz-adarretako tendinopatien diagnostiko eta tratamendua. (Eibar)
- Haur eta gazteen transexualitatea ulertzeko gakoak. (Iruñea)
- PISA azterketako irakurketa probaren analisia eta lanketa-bideak. (Eibar)
- Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: zure produktibitatea hobetzeko metodo eta tresnak. (Eibar)
- Egiletasuna eszenaratzeko moduak: hurbilketa bat literatur kritika feministatik. (Eibar)
- Euskal Komunikazioaren Ekosistema aztertzen: Diziplinarteko Data Sprinta (Eibar)
Jardunaldiak
- Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira. Glotodidaktika V. Topaketak. (Bilbo, 2018 azaroak 9-10)
- NZ3T. Natur Zientzien III. Topaketak: Sinbiosian. (Gasteiz, 2018 azaroak 17-18)
- Posterrak aurkezteko deialdia zabalik urriaren 15a arte.
Ikusi hemen Udazkeneko ikastaroen kartela: UEU Udazkeneko ikastaroak
–> IRAILEAN emandakoak
Ikastaroak
- Norbera. Argazki-autobiografia. (Eibar)
- Aniztasuna landuz, LGTBIfobia gainditu. (Iruñea)
- Gradu bukaerako lana eta lan akademikoetan trebatzen. (Iruñea)
- Bileren dinamizaziorako teknikak. (Iruñea)
- Itzulpengintzaren hasi-masiak irakasleentzat: hainbat baliabide eta gako. (Iruñea)
- Psikomotrizitatea, mugimendu eta jolas librea. (Iruñea)
- Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa. (Gasteiz)
Jardunaldiak
- Hizkuntza eskubideak bermatzeko legearen bidean. (Iruñea, 2018 irailak 29)
PREST_GARA 18/19
- 2. epea: 2018ko azaroa eta 2019ko maiatza bitartean egingo diren ikastaroak
Izen emateko epea: 2018/09/10 – 2018/09/28 - Informazioa: Prest_Gara 2018/2019 ikasturterako ikastaroen eskaintza
UPV/EHUren BEREZKO TITULUAK
UPV/EHUrekin hitzarmena medio, UEUk ondoko Berezko Tituluak sustatzen eta kudeatzen ditu:
- Itzulpengintza eta teknologia.
- IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan, eta hizkuntzen irakaskuntzan.
- BERRIKUNTZA! Graduondokoa moduluka ere egin daiteke.
- Izen emate epea irailaren 21a arte irekita.
Informazioa:
Irati Iciar Madinabeitia
+34 943 82 14 26
i.iciar@ueu.eus
.