Matematikari Euskaldunen II. Topaketa. Komunikazioak bidaltzeko deialdia.

2013an antolatu genuen UEUko Matematika sailetik Matematikari Euskaldunen I. Topaketa eta aurten II.a egitea pentsatu dugu. Matematikari euskaldunak asko gara eta eremu ezberdinetan dihardugu lanean. Elkarren berri izateko, esperientziak partekatzeko eta gure arteko sarea antolatzen jarraitzeko helburuaz dator bigarren topaketa. Parte hartzera animatzen den orok bere jardunari lotutako edozein gai aurkezteko aukera izango du, hau da, besteei zertan dabilen azaltzeko aukera.

Jardunaldiak egun bakarrean egingo dira, uztailaren 1ean, Eibarren, 2016ko Udako Ikastaroen barne.
Hasteko, aurkezpen-hitzaldi bat izango da eta ondoren komunikazioak. Jardunaldiak amaitzeko, tailer bat izango dugu.

Topaketarako aurkezpenak bidaltzeko deialdia egiten dugu orain. Izen-emateko epea aurrerago zabalduko da, plangintza osoarekin batera. Aurkezpen bakoitza egiteko 10-15 minutu izango dira, eta beste bost minutu galdera-erantzunetarako.

Nola aurkeztu zure komunikazioa?

  • Izenburua.
  • Egileen izen-deiturak.
  • Harremanetarako posta elektronikoa.
  • Komunikazioaren laburpena (gehienez orrialde batekoa).

Nora bidali? Eli Alberdi, UEUko Matematika sailburua: matematika@ueu.org

Epea? Aurkezpenak bidaltzeko azken eguna: 2016ko apirilak 17.

Informazio gehiago:
Irati Iciar
i.iciar@ueu.eus
943 82 14 26

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude