Udako Ikastaroak 2016. Proposamenak bidaltzeko deialdia.

2016eko Udako Ikastaroak, 44. edizioa, antolatzen hasiko gara eta horretarako ezinbestekoak ditugu ikastaro-proposamenak.

UEUren sarea zabala da eta hori esker urtero proposamen ugari eta interesgarriak jasotzen ditugu, UEUrekin lan egin nahi duen orori irekitzen dugun deialdiei esker.

Ikastaroa proposatu nahi duzula? Hona argibideak:

2016ko Udako Ikastaroen ezaugarriak:

  • Datak: 2015eko ekainaren 27tik uztailaren 15era.
  • Tokiak: Eibar, Baiona eta Iruñean.
  • Formatua: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, gogoeta guneak, mintegiak, jardunaldiak…
  • Iraupena: 10/15 ordutakoak, 2/3 egunetan ematekoak.
  • Jarduna: goizez soilik edo goiz eta arratsaldekoa.
  • Izaera: teorikoa, teoriko+praktikoa edo praktikoa. Praktikoak hobesten dira.

Proposamenak bidaltzeko:

  • Epea: 2015eko abenduaren 15etik, 2016ko otsailaren 14a (barne) arte.
  • Jarri antolatzailearekin harremanetan eta berak bidaliko dizu proposamena bidaltzeko fitxa. Nora: i.iciar@ueu.eus helbidera.
  • Proposamen guztiak aztertuko dira eta erantzun egingo da.
  • Antolaketa osoa gidatua da.

 

44irudiaIdeia bat daukazu baina ez dakizula ikastaro bihurtu daitekeen, irakasle on bat ezagutzen duzu eta bere ikastaro bat gustura egingo zenuke… lasai bidali ideia, guk lagunduko dizugu forma ematen.

Zuen proposamen eta iradokizunak ongi etorriak izango dira, aurrez mila esker!

Edonolako galdera, zalantza edo iradokizunik izanez gero, idatzi edo deitu lasai.

Kontaktua:

Irati Iciar, Udako Ikastaroen arduraduna,

943 82 14 26,

i.iciar@ueu.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude