Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA), Kontseiluak, UEMAk eta UEUk lankidetzan Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea jardunaldia antolatu dute.
Lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak hiztun-komunitatearengan duten eraginaz gogoeta egitea da jardunaldiaren helburua. Hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremanaz hausnartuko da, bereziki, arnasguneei edo euskaldunen metaketa demografikoa jazotzen den guneei dagokienez.
Jardunaldia: Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea. I. jardunaldiak.
- 2014ko urtarrilak 16 eta 17an
- Donostian, UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan.
- Izen ematea: matrikula doan da baina aurretik izena ematea ezinbestekoa da.
- Izen ematea: UEUren web gunetik.
- Epea irekita dago, urtarrilaren 14a arte.
- Elkarrekin bazkaltzeko aukera dago, izena emateko argibideak UEUren web gunean.
Eskuratu hemen jardunaldiaren egitaraua: Lurraldea eta Hizkuntza egitaraua.
Informazio gehiagorako:
Irati Iciar
943 82 14 26
i.iciar@ueu.org