Argazki bidez bizitza kontatzen ikasi dute UEUn

 

2012/2013 ikastaroan  bi urte lehenagoko arrakasta ikusita “Argazkigintza dokumentala” ikastaroa martxan jarri genuen berriro, Jesus Mari Arruabarrena argazkilariaren zuzendaritzapean.

Ikastaro hauetan dokumentalgintzaren nondik norakoak aztertu dituzte (zer den, estiloak, kontakizuna egiteko moduak eta abar),eta azken batean, argazkien bidez kontakizun bat egiten ikasi dute. Lan dokumentalak, sosegu handiagoz egindako lanak izaten dira; erreportajeak baino atenporalagoak dira. Horretaz gain, errealitateari norbere interpretazioa emateko aukera ematen dute. Argazkilariak bere ikuspuntua emateak garrantzia handia du. Ikastaroan sormen-prozesuaren faseak aztertu dituzte; hasierako erabaki garrantzutsuetatik abiatuta, ediziora arteko pausu guztiak.

Ikasitakoa barneratu dutela frogatzeko, bost ikasleren lana ikusgai jarriko dugu hurrengo sarreretan.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude