UEUren 41. Udako Ikastaroen barne, hainbat ikastaro irakasleentzat homologatu dira.
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak homologatuak:
- Guraso/hezitzaile eta haurren elkar ulertzea: zigorrak, xantaiak eta mehatxurik gabeko harremanak. Iruñea – uztailak 22-23 – 20 ordu
- Jendaurreko komunikazioan trebatzeko tailerra. Iruñea – uztailak 22-24 – 20 ordu
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak homologatuak:
- Eskuekin pentsatuz, emozioak irudikatzen. Eibar – uztailak 1-2 – 12 ordu
- Gorputza eta generoa euskal kulturan eta literaturan. Eibar – uztailak 1-2 – 15 ordu
- Irakaskuntzarako antzerki-teknikak: landu sormena, komunikazioa eta talde-estrategiak. Eibar – uztailak 1-2 – 12 ordu
- Hezkuntza sistema alternatiboak, gizarte aldaketarako tresna eta gako. Eibar – uztailak 3-4 – 12 ordu
- Heziketa emozionala genero ikuspegitik. Eibar – uztailak 17-18 – 12 ordu
- Lidergoa, motibazioa eta talde-lana: pertsonen eta erakundeen eraldaketarako teknikak. Eibar – uztailak 3-4 – 12 ordu
- Ikastaroak emateko software berria: BigBlueButton eta Popcorn. Eibar – uztailak 17-18 – 10 ordu
- Irakats- eta ikaste-prozesuak aberasteko aholku erraz eta egingarriak. Eibar – uztailak 17-18 – 12 ordu
Homologazioen inguruko xehetasunak ikastaro bakoitzaren fitxak daude, egin klik izenburuan eta ikusi.
Irakasleentzat homologatuak badira ere, ikastaroetan edozeinek hartu dezake parte, ez da irakasle edo bestelako titulaziorik behar.
Ikusi hemen 41. Udako Ikastaroetako ikastaro guztiak: 40+1 Udako Ikastaroak
.
Izen ematea irekita dago eta talde batzuk betetzen hasi dira, adi ibili!
Informazio gehiago:
Irati Iciar
943 82 14 26
i.iciar@ueu.org