UEUren 40+1 Udako Ikastaroen amaiera, ohikoa den moduan, Iruñean izango da, bertan egongo gara uztailaren 22tik 24ra bitartean. Hona ikastaroen zerrenda:
- Guraso/hezitzaile eta haurren elkar ulertzea: zigorrak, xantaiak eta mehatxurik gabeko harremanak. uzt. 22-23, 20 ordu **
- Euskara eta kirola: euskara sustatzeko eredu eta baliabideak. uzt. 22-23, 12 ordu
- Ahots-teknika ikastaroa: kantatua sentitu, jolastu, gozatu. uzt. 22-23, 12 ordu
- Eskola komunitatean eta komunitatea eskolan XXI.mendeko erronkak. uzt. 22-24, 15 ordu
- Jendaurreko komunikazioan trebatzeko tailerra. uzt. 22-24, 20 ordu **
- Trantsizioa Euskal Herrian? Ikuspegi berriak. uzt. 22-24, 20 ordu
- Gazteak, sexua eta sare sozialak. uzt. 22-24, 15 ordu
- Lurzorua: lehorreko bizitzaren sostengua uzt. 22-24, 18 ordu
- Estresaren tentsiotik, bat-batekotasun bizigarrira. uzt. 22-23, 12 ordu
- Neuropsikologiaren ekarpenak pertsonekin lan egiten duten adituentzat uzt. 23-24, 10 ordu
- Euskal Herriko ekonomia eta gizartea, diagnostikorako lanabesak. uzt. 23-24, 10 ordu
** Nafarroako Gobernuak irakasleentzat homologatutako ikastaroak.
Informazio osagarria:
Izen ematea irekita ikastaroa hasi baino astebete lehenago arte.
Informazio gehiago:
Irati Iciar (Udako Ikastaroen arduraduna)
943821426
i.iciar@ueu.org
.
Iruzkinak (1)