Aritxulegi-Eugi trabesia apirilean. Izen ematea irekita.

UEUren Natur Zientziak sailak eta Euskal Natura taldeak Aritxulegi-Eugi trabesia antolatu du, apirilaren 10etik 14ra bitartean.

5 egunetako trabesia izango da, hona trabesiaren bost pausuak:

  • Apirilak 10: Aritxulegi > Artikutza > Arantza
  • Apirilak 11: Arantza > Bertiz > Elizondo
  • Apirilak 12: Elizondo > Aldude
  • Apirilak 13: Aldude > Urepel > Auritzberri
  • Apirilak 14: Auritzberri > Eugi

Adituak izango dira bidelagun, beraien lanen berri emateko.

  • Izen ematea martxoaren 15a arte irekita dago.
  • Plaza mugatuak daude.

Interesa izanez gero, idatzi helbide honetara: euskalnatura@gmail.com (bidali zure izen abizenak, NAN zenbakia, telefonoa eta emaila)

Informazio gehiago:

Ibon Aristi

UEUko Natur Zientziak saileko sailburua

euskalnatura@gmail.com

UEU Euskal_Natura trabesia mendiak natur_zientziak
Gipuzkoako mendi sinbolikoak. Egilea: Eñaut Eizagirre. Argazkia www.euskalnatura.net-etik hartua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude