Argazki bidez bizitza kontatzen ikasi dute UEUn

2010/2011 ikastaroan jarri genuen lehen aldiz “Argazkigintza dokumentala” ikastaroa martxan, Jesus Mari Arruabarrena argazkilariaren zuzendaritzapean (bere hainbat argazki Joseba Zabalzaren blogean aurkituko dituzue). Ordutik hona, oinarrizko beste ikastaro bat eta ikastaro berezia ere antolatu ditugu, azken hau pasa den maiatzean amaitu dena.

Ikastaro hauetan dokumentalgintzaren nondik norakoak aztertu dituzte (zer den, estiloak, kontakizuna egiteko moduak eta abar),eta azken batean, argazkien bidez kontakizun bat egiten ikasi dute. Lan dokumentalak, sosegu handiagoz egindako lanak izaten dira; erreportajeak baino atenporalagoak dira. Horretaz gain, errealitateari norbere interpretazioa emateko aukera ematen dute. Argazkilariak bere ikuspuntua emateak garrantzia handia du. Ikastaroan sormen-prozesuaren faseak aztertu dituzte; hasierako erabaki garrantzutsuetatik abiatuta, ediziora arteko pausu guztiak.

Ikasitakoa barneratu dutela frogatzeko, sei ikasleren lana ikusgai jarriko dugu hurrengo sarreretan.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude