Garatu 2012/2013. GIS libreen erabilera irakaskuntzan

Informazio eta komunikazio teknologiak indar handia hartu dute
gure artean. Tresna horien artean, informazio geografikoaren esparrua
(ingurugiro arloko informazioa, lurraldearen antolaketa eta abar)
landu eta informazio hau ustiatzeko aplikazio teknikoak GISak dira.

798 GIS libreen erabilera irakaskuntzan
ikastaroak ondorengo helburuak ditu:

  • Software libreen bidezko tresnen berri izatea.
  • Gaur egun informazio espazialaren kudeaketa zelan burutzen den
    ikastea.
  • Informazio iturrien kalitatearen gaineko irizpideak finkatzea.
  • GVSIG eta Kosmo softwareen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzea.

Ikastaro hau, bereziki, bigarren
hezkuntzako eta lanbide heziketako irakasleei zuzenduta dago, besteak
beste, geografia edota heziketa fisikoa bezalako irakasgaietan, modu
praktikoan, erabili ahal izateko.

Ikastaroa on-line izango da, moodle
plataformaren bitartez, nahiz eta aurrez aurreko saio bi izango
dituen.

Datu praktikoak:

  • Izena emateko:

  • Ikastaroa:

    • Aurrez aurreko
      datak: irailak 18 eta urriak 16

    • Iraupena: 25 ordu

    • Tokia: Eibar, Markeskoa jauregia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude