Garatu 2012/2013. Basoen sekretuak ikertuz

Ikasleekin basoa ikertzeko behar dituzun joko eta trikimailu guztiak ikasteko ikastaro aproposa:

Basoen sekretuak ikertuz

Basoak ez du ezer ezkutatzen, nahiz eta guri sekretuak dituela iruditu. Begiratzen ikasi behar da, besterik ez.

Basoak hortxe du guztia, gure begien aurrean. Oraina eta iragana ikusten zaizkio; etorkizuna igarri ahal zaio. Gizakiak basoa nola ustiatu zuen erakusten digu; norekin –animalia, landare, onddo- bizi den esaten digu; klimak, kutsadurak, ustiaketak eta abarrek nola eragiten dioten salatzen digu; dagoen tokia zergatik aukeratu duen xuxurlatzen digu; alegia, sekretuak airean dituen inguru gozagarriak dira basoak.

Ikastaroan begiratzen ikasiko dugu, modu hotz batez –neurketak eginez, adibidez- zein modu epelago batez, subjektibotasuna erabiliz. Ekosistemak, jasangarritasuna, metodo zientifikoa eta horrelako hitz potoloak modu jostagarrian ikusiko eta ikasiko ditugu, talde lana bultzatuko duten dinamikak erabilita.

Ikastaro praktikoa izango da. 6 aurrez aurreko saio izango ditu, eta horietatik 2, mendi irteerak izango dira.

Datu praktikoak:
Izena emateko:

Ikastaroa:

  • Datak: irailak 18, 20, 22 eta urriak 2, 4, 6
  • Tokia: Eibar, Markeskoa jauregia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude