Garatu 2012/2013 deialdirako irakasle bila.

Garatu Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Sailak antolatutako irakasleen etengabeko prestakuntzara plana da. Garatun Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako irakasleei zuzendutako hainbat arlotako ikastaroak daude (pedagogia, kimika, informatika, ekonomia, artea…).

Jaurlaritzak Garatu 2012/2013 osatzeko deialdia argitaratu berri du, hau da, datorren ikasturterako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko deialdia argitaratu du.

UEUk, aurreko urteetan egindako bidetik, Garatu programan parte hartuko du eta datorren ikasturtean Garatun irakasle moduan parte hartzeko aukera ireki du.

Argibideak:

  • Ikastaroak: Hezkuntza Sailak irakasleei zuzendutako ikastaro zerrenda bat osatu du, beraz gaia, iraupena eta tokia zehaztuta dator.
  • Zerrenda ezagutu eta irakasle gisa parte hartzeko: idatzi mezu bat  i.narbaiza@ueu.org helbidera.
  • Epea: otsailaren 27a baino lehen.

Edozein zalantza argitzeko:
Ione Narbaiza Gallastegi
943821426
 i.narbaiza@ueu.org

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude