Estresa: XXI. mendeko gaixotasuna.

Gaur egun gure inguruneak estresatu egiten gaituela esatea ez da berria. Halaber, tentsio horrek sortzen dizkigun desoreka eta gaixotasunak ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula. Tentsio fisiko eta emozionalek eragin zuzena daukate gure bizimoduan eta horri aurre egiteko botika eta erremedioez gain, estrategia mentalak eta emozionalak oso garrantzitsuak dira.

Estresak ze eragin duen gugan eta zein gaixotasun sortzen dizkigun ezagutzea oinarrizkoa da gero aurre egiten jakiteko. Estrategia mentalak eta terapia naturalek lagunduko digute oreka emozionala eta osasuna berreskuratzen.

Honen inguruan ikasi nahi baduzu, ondoko ikastaroa zure interesekoa izango da:

Estresa: tentsioak ulertu eta kudeatu eta osasuna berreskuratu.

  • Helburuak: Estres fisiko eta emozionalaren oinarriak eta sortzen dituen gaixotasunak ezagutu. Horrekin batera, osasuna eta oreka emozionala berreskuratzeko erremintak irakatsiko dira: estrategia psikomentalak, sendabelarrak, aromaterapia, elikadura egokia.
  • Baionan, azaroaren 26an. Egun bakarreko saioa da, 9:00-18:00 ordutegian emango da.
  • Irakaslea: Itziar Salegi, Naturopata, aromaterapeuta, musikoterapeuta. Terapia Naturalen irakaslea.
  • Izen ematea irekita dago.

Informazio gehiago:
Joseba Manterola
05 59 25 60 56 (hegoaldetik 00 33 559 25 60 56)
iparraldea@ueu.org

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude