Nork ez du zalantzarik izan Curriculum Vitae-a, instantziak, txostenak edota gutun ofizialak idazterakoan?

Lan bila gabiltzanean, zein lanean gaudenean, hainbat dokumentu idatzi behar izaten ditugu, eta askotan zaila egiten zaigu bakoitzari formatu egokia ematea. Nork ez du zalantzarik izan Curriculum Vitae-a, instantziak, txostenak edota gutun ofizialak idazterakoan?

Idatzi hauetako bakoitzak ezaugarri eta egitura propioa du. Idatzitakoa zuzena, egokia, eta batez ere, eraginkorra izatea nahi baldin badugu, oso presente izan beharko ditugu idatzi bakoitzarekin lortu nahi dugun helburua, eta hartzailea, besteak beste.

Gai hau lantzeko UEUk Adituen idatziak ikastaroa antolatu du Iruñean. Larunbat goiz bitan, eta modu praktikoan, eguneroko jardunean idatzi behar izaten ditugun idatzien inguruko hainbat baliabide, estrategia eta antolaketa-egitura ezagutzeko aukera izango dugu. Hau da, gehien erabiltzen diren profesionalen arteko idatzien egitura egokia eta zuzena menderatzeko ikastaroa izango da.

Irakaslea Fernando Trebol Unzue izango da. UEU kidea, psikologian doktorea eta NUPeko irakasle laguna da, besteak beste.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi baduzu: Adituen idatziak: Kudeaketarako Curriculum Vitae, Eskutitza, Oroitidazkia, Txostena, Agiria eta Instantzia idatziak nola egin behar diren.

  • Tokia: Iruñea, Jaso ikastola
  • Datak: azaroak 19 eta 26
  • Ordutegia: 9:00-14:00
  • Izen ematea irekita.

Informazio gehiago:
Xabier Lozano Eciolaza
948362563
nafarroa@ueu.org

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude