GARATU programa 2011/2012. Ikastaro eskaintza.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimendutako Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetarako irakasleei zuzenduriko GARATU 11/12 programako eskaintzaren baitan 16 ikastaro UEUren eskutik jaso ditzakezu.

Garatun izena emateko bigarren epealdia zabalik dago. Bigarren epealdi honetan izena emateko azken data irailaren 23an amaitzen da, adi beraz interesatuok!

Izena emateko Hezkuntza Saileko web gunera jo behar da: GARATU.

Jarraian UEUk antolaturiko ikastaroen inguruko informazioa jaso dezakezue.
2. epea: 2011ko azaroa eta 2012ko ekaina bitartean egingo diren ikastaroak
Izen emateko epea irekita: 2011/09/05 – 2011/09/23

1. epea: 2011ko uztaila, abuztua, iraila eta urrian egingo diren ikastaroak. Izen emateko epea itxita.

Informazio gehiago:
Ione Narbaiza Gallastegi
943 82 14 26
i.narbaiza@ueu.org

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude