GARAZI URDANGARIN: “GAUR EGUN BESTE ERA BATEKO IPUINAK SORTZEN HASI DIRA, SEXISMOTIK AT”

 

“Ipuinen funtzio pedagogikoa: balioak transmititzeko eta
harremanak lantzeko” ikastaroaren arduraduna da Garazi Urdangarin Aranbarri
psikologoa. UEUn uztailean aurrera eramango diren ikastaroei hasiera emango die
Urdangarinen ikastaroak. Ipuinen bidez transmititu daitezkeen baloreak landuko
ditu, besteak beste.

garazi eta oihane (ipuinen funtzio

Ipuinen funtzio pedagogikoa landuko duzu UEUko udako
ikastaroetan. Zer ikasi dezakegu ikastaro honetan? Zeintzuk izango dira ideia
aipagarrienak?

Ipuinen nondik norakoak azalduko ditugu; zeintzuk diren
ipuinen funtzioak, zeintzuk diren ipuinek transmititzen dituzten baloreak; eta,
hortik aurrera, guk generoaren eta sexualitatearen aldeko ikuspuntu bat emango dugu.
Honela, benetan transmititu nahi diren baloreak aldatzeari garrantzia emango
diegu.

Ipuinak nola erabili behar diren jakin behar du gizarteak?
Horien kontaketaren arabera, haurren jarrera alda daitekeela esango zenuke?

Guk ez dugu erakusten nola erabili behar diren ipuinak, guk
gure ikuspuntua emango dugu. Ipuinen funtzioak eta transmititzen dituzten
baloreak aztertuko ditugu eta, hortik aurrera, bakoitzak erabakitzea baditu
zeintzuk diren transmititu nahi dituen baloreak, baina kontuan izatea umeak
gure etorkizuna direla. Beraz, balore horiek kontuan hartzekoak dira; izan ere,
umeek horietatik ikasiko baitute.

Ipuinen bidez haurren heziketa bideratu dezakegula esango
zenuke?

Esan daiteke ipuinak heziketa bide bat badirela eta,
aurretik esan bezala, norberak zeharka edo zuzenean balore batzuk transmititzen
ditu, azken batean. Orduan umeek, balore horien bidez, hainbat informazio
barneratzen dute. Beraiek era batean heziko dira, etorkizunean balore horiek
ere transmitituz. Beraz, esan daiteke heziketa tresna lagungarriak direla.

Gomendiorik zabalduko zenioke gizarteari, ipuinen munduan
praktikan jar dezan?

Gu ipuinak irakurtzen ibili gara, horiek hartzen,
analizatzen, goitik behera ikusten… Ikusi duguna honakoa izan da: horien
bidez transmititzen diren balore asko matxistak eta sexistak direla. Egia da
ere gaur egun beste era bateko ipuinak sortzen hasi direla, sexismotik at,
baina orain arte horixe izan dugu. Baliteke, modu zuzen batean ez bada ere,
azkenean balore horiek transmititzen dira.

Beraz, ipuinen mundua garatuz omen doa. Istorioak gero eta
“modernoagoak” direla esan daiteke. Aurrerapauso horren aldekoa zara?

Bai, horren aldekoa naiz. Ez bakarrik sexualitateari eta
generoari begira, beste hainbat aspektutan ere zenbait ikuspuntu zein begirada
zabaldu da. Eta, agian, horien bidez hausnarketa zabal daiteke.

Baina maiz istorio berri horiek betidaniko ipuinetan
oinarritzen dira, inolako balore aldaketarik egin gabe. Hala ere, aldaketa
nabaria da?

Bai, hori egia da, baina lehen esan bezala, geroz eta ipuin
gehiago sortzen ari da eta poliki-poliki aldatzen ari da. Gauzak ez dira egun
batetik bestera aldatzen, baina tira! Gaur egun, adibidez, printzea izan
beharrean, printzesa protagonista agertzen duten ipuinak badira. Beraz, beste
balore batzuk ikusten ari gara. Denarekin ezin da bat-batean apurtu. Egia da
antzinako ikuspuntua oraindik ere badutela ipuinek, baina azkenean ipuinek ere
euren historia daukatelako izan daiteke, ezta? Denborarekin aldatzen ari dira
eta aldatuko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude