Udako ikastaroetan formazioaz gain, gizarteari ekarpen egiten dioten zenbait saio antolatzen du UEUk. Aurten, baina, gainerako urteetako eskaintza zabala prestatzerik ez dugu izan. Hala eta guztiz ere, Gaindegiarekin batera mahai-inguru interesgarria antolatu dugu.
Baionako udako ikastaroak osatze aldera, mugaz gaindiko gogoeta planteatuko dugu: Zer behar du Iparraldeak Hegoaldetik? Zeintzuk dira lurraldeen arteko lankidetza harremanetarako eta gizarte alorreko zer proiektu dira bideragarri?
Guztira, hurrengo sei hizlariek osatuko dute mahai-ingurua:
–Peio Olhagaray, Baionako Merkataritza Ganbara.
-Amaia Fontan, LAB Sindikatua.
-Michel Etchebest, Artzainak taldeko partaide eta Mauleko Auzapeza.
–Mixel Berhokoirigoin, EHLGko Lehendakaria.
-Jean Michel Larrasquet, ESTIA Ingenieri Eskola.
-Jose Luis Aizpuru, Euskal Irratiak.
Saio irekia antolatu dugu. Hortaz, ikastaroetako parte-hartzaileak ez ezik, interesa duten guztiak gonbidatu nahi ditugu. Gainera, bertaratzen direnek galderak, iritziak eta kezkak azaldu ahal izango dituzte.
Data: Uztailaren 5ean, asteartea.
Ordua: 17:00etan.
Tokia: Baionako Unibertsitatea (IUT), Gaztelu Berria.
Parte hartzea irekia.