Naiara Pérez de Villareal: “Googlen ez bazaude, ez zara existitzen”

Normal
0
21

Normal
0
21

Normal
0
21

Internet eta batez ere 2.0
kontzeptua indartsu sartu dira enpresa munduan, eta horren adibide da Naiara
Pérez de Villareal. Innobasque-ko,
Berrikuntzaren Euskal Agentziako, Community Manager-a da. Kontzeptu abstraktua
gehienontzat, baina berarekin solasean aritu gara zenbait gauza argitze aldera.

 

Normal
0
0
1
238
1362
11
2
1672
11.0

0

21
0
0

Community managerra zer den galdetu diogunean hau
izan da bere erantzuna: “erronka bat dago Community Managerraren kontzeptua
definitzeko, nahiko profil berria da, aldaketa bat izan da, lehen Webmaster ginen,
eta orain Community Manager, eta gure zereginak zabaldu egin dira. Lehen
komunikatzea zen lana eta orain horretaz gain, erabiltzaileei eta bezeroei
arreta eskaini behar zaie. Community Managerra enpresaren ahotsa da gizarte
sareetan”. Berak ere oso ondo ez omen daki beraz, horregatik galdetu diogu ea
lankideek nola ikusten duten bere lanpostua, beharrezkotzat jotzen ote duten,
eta positiboki baloratzen dutela esan digu. “Argi genuen partaidetza sustatu
nahi genuela, eta egia da hau
ulertzen ez zutenak ere bazirela, adibidez enpresa tradizionaletik
zetozen zuzendariak, baina gure estrategiaren parte zenetik, ikusi zuten
beharrezkoa zela, eta azken finean denborak gure alde jokatzen du”. Beste
Community manager batzuk ere ba omen dira hemen inguruan, baina esan bezala
kontzeptu berria denez, “neronek ere ez dakit oso ondo nor sartu eta nor ez”,
aitortu digu Naiarak.

Enpresa munduaren etorkizunari buruz aritu gara, eta
bere ustez filosofia erabat aldatu da. ”Internetek enpresaren filosofian
eragina du, aldatu du, aldatzen ari da eta aldatzear dago. Gaur egun Googlen ez
dagoena, ez da existitzen”. Bestalde, jakin nahi izan dugu Community Manager-a
izateko zer behar den, eta bere hitzetan ” 2.0 erreminten ezagutza behar da,
baina ez bereziki teknikoa. Beti diot nire lema “ekinez ikasi” dela, edo “Learning
by doing”. Azkenik, bezeroekin duen harremanaz aritu gara, eta hemen argi
dauka: “tratua zuzenagoa eta gardenagoa da”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude