Gotzon Carcar: “Isiltasuna oso altxor preziatua da, askotan gaizki ikusia”

Normal
0
21

Gero eta jende gehiago dago interesatua
zuzen komunikatzeko abilezian, eta hori erakustea egin du ogibide Gotzon
Carcar-ek. Erretorika hutsa ez eta zerbait transmititzen irakatsi nahi du egun
hauetan UEUn ematen ari den ikastaroan, entzuten, eta arreta jartzen.

Jendaurreko komunikazioan trebatzeko ikastaro honetan arreta gunea entrenatzea dute
helburu, ez da bakarrik hitz egiteko gaitasunean oinarritzen. Gotzon Carcar ikastaroaren irakasleari ongi
hitz egiteko zer den beharrezkoa galdetzean, hauxe erantzun digu: “lehenik eta behin jakin behar da zertaz
hitz egin, eta ea gaia menperatzen dugun. Zertarako hitz egin, ez badugu zer
esanik. Behin edukia menperatuta,
informazioa antolatu behar da, diskurtsoa ondo sailkatu eta diseinatu, ahal den
garbien egiteko. Eta garrantzitsua da arreta bizia; zer gertatzen den hitz
egiten dudanean bai norberaren barnean eta bai kanpoko jendearekin”.

Era guztietako jendea etortzen omen da bere ikastaroetara, enpresa
gizonetatik etxekoandreetara. Bere ustez, komunikazio prozesuan gorputz guztiak
hartzen du parte, ez da soilik hitz jolas edo ahots kontua. Gizakiaren hitz
egiteko gaitasunaren eta gehiegikeriaren arteko muga garbi dauka Carcar-ek: “gu gara izaki
bakarrak goserik gabe jaten dugunak, egarri gabe edaten dugunak eta ezer
esatekorik izan ez eta hitz egiten dugunak. Isiltasuna oso altxor preziatua da,
eta askotan gaizki ikusia”



Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude