Erremedio naturalak gorputzarentzat eta garunarentzat (Udako Ikastaroak)

Usain gozoa dago aste honetan Iruñeko Hizkuntza Eskolan. Esentziak, belarrak, ukenduak… ummmm!

Etxeko erremedio naturalen ikastaroan hainbat gaixotasun sendatzeko erremedioak egiten ikasten ari dira. Baina ez hori bakarrik. Ikastaroaren irakaslea da Itziar Salegi naturopata, eta berak esan digunez, gaixotasunak sendatzeko, gaixotasunak prebinitzeko, eta horretaz gain beste kontu garrantzitsu batean lagun dezakete sendabelarrek: Indarra, bizipoza, energia eman dezakete. Gorputzaren osasuna eta emozioena elkarri oso lotuta daudela azaldu du Salegik. Biak dira beraz zaindu beharrekoak, bietako bat ere ahaztuta utzi barik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude