“Kimika, energia eta jasangarritasuna” ikastaroko kideak Deba eta Itziar artean dagoen Lastur auzoan izan dira gaur. Han, Arruan Handi baserria bisitatu dute. Baserri horretan eguzki-energiaz, energia eolikoz eta biomasaz ekoizten dute energia, eta euren kontsumorako eta ingurukoentzako erabiltzen dute energia hori. Petrolioarekin eta gasarekin menpekotasun handia dugun aro honetan, energia berriztagarriekin bizi daitekeea ikusi dute kimikako ikastarokoek.