Euskara, jalgi hadi lantokietara! (Udako Ikastaroak)

Lan munduan euskarak duen presentzia urriari buelta emateko hainbat euskara plan jarri dira abian azken hogei urteotan. “Euskara lan munduan… lanean!” ikastaroan plan horien inguruko esperientziak trukatu dituzte. Soziolinguistika Klusterrak antolatutako ikastaroan enpresetan euskalgintzan erabili diren argudioez haratago joan behar dela ikusi dute; hizkuntzaren trataerak kudeaketa planari, kalitateari… on egingo diela jabetu behar dira.

Plana aurrera eramateko aholkularitza zerbitzuen laguntza izango dute enpresek. Baina Klusterrekoek azpimarratu dutenez, aholkularitzakoak hori dira: aholkulariak. Planak eraginkorra izateko enpresek hartu behar dute ardura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude