Ahotsaren melodiak eta hitzek osatzen dute kantua. Eta kantuaren bidez, hainbat kontu adierazi daitezke; sentitzeko eta sentiarazteko balio dezake kantuak. Ahotsak botere hori du, eta baita hitzek ere. Amaia Zubiriaren laguntzarekin, “Kantua aitzakia: espresio tailerra” hasi da gaur Baionan. Norbere mugak gaindituz ahotsa bideratu eta gozatzeko ikastaroa dela kontatu digu Zubiriak.