Liburuak on line

“Any school of thought that is not ‘MMT consistent’ is inapplicable

with regards to any actual economy”

DTM-rekin koherentea ez den edozein pentsamendu eskola

aplikaezina zaio gaur egungo edozein ekonomiari”

(Warren Mosler, 2013)

Mosler Ekonomia izendatu du Mosler-ek bere ekonomia.

Mosler-en liburuak

On line hemen ikus daiteke: Seven Deadly Frauds of Economic Policy (June 17, PDF Link)

(i) On line-ko nire lehen liburu berezia:

Orain arte egindako on line-ko lehen ‘liburua’, liburu berezia, digitalizatua: DTM hasi berrientzat (edo Mosler Ekonomia)

Titulua: Diru Teoria Modernoa hasiberrientzat. Independentzia garairako ekonomia

Diru Teoria Modernoa hasiberrientzat. Independentzia garairako ekonomia

(ii) On line-ko nire bigarren liburu berezia (prozesuan):

UEU-ko blogean Diru Teoria Modernoari (DTM-ri) dagozkion lanei buruz hamaika sarrera berri ikus daiteke, bereziki Mosler-en marko eta fokapenaren barrutik begiratuta.

Politika arloan, Katalunia, Eskozia, … eta Euskal Herria ditugu zain.

Hori dela eta, hiru nazio horiei aparteko garrantzia eman diet blogean, beti autodeterminazio-eskubidea goraipatuz (Autodeterminaziotik aitzina).

Oso laburtua bada ere, eta hitz gutxitan hauexek lirateke Euskal Herriarentzako proposamenak:

(I) Sarrera, independentziaz: Sei (6) urrats XXI mendean independentista izateko

(II) Segida: Ekonomiaz jakin nahi zenuen, eta galdetzeko ausartu ez zinen, ia guztia

(III) Gehigarria: Islandia: eredurik ereduena

(IV) Helburua: Euskal Herria Suitza txiki bat izan daiteke

Azken liburu berezia, DTM hasiberrientzat, bukatu ondoren, 2017ko bukaeran, UEUko blogean bertan azaldu diren beste hamaika sarrera kontuan hartuz, beste liburuxka bat jarri dut martxan: Mosler Ekonomia izenekoa, beste liburu ‘berezi’ bat, on line ere.

Titulua: Mosler Ekonomia

Bigarren liburu horren prozesua honelakoa da, orain arte:

Mosler Ekonomia (2)

(https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/mosler-ekonomia-2)

Mosler Ekonomia (3)

(https://www.unibertsitatea.net/apunteak/gizarte-zientziak/ekonomia/mosler-ekonomia-3)

(Segituko du)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude