Politika eta ekonomia, politika ekonomikoa, ekonomia eta politika (2)

Ikus Politika eta ekonomia, politika ekonomikoa, ekonomia eta politika1.

Y. Varoufakis-ek in Finance ministry: ‘ball is in Greece’s court’2:

“Only [with debt cuts] can we guarantee the repayment of as much of our debt as possible and actually deliver”

W. Mosler: Sanders endorsement, Greece, Passenger transportation services index3.

Mosler-ek dioenez,

A bit of press for my endorsement of Bernie Sanders for President after a chat with Stephanie Kelton which included how they’ve been working together on his economic agenda.

Varoufakis-i buruz, honela dio ekonomialari amerikarrak:

Varoufakis-ek puntua erabat galtzen du.

i) Helburu praktiko guztietarako, zor publikoa atzera ordaintzeko bide bakarra birnegoziazioa da.

ii) EBZren “do what it takes” delakoak inplikaturiko bermearekin, tasak baxuak dira eta merkatu indarrak ez dira aplikagarriak “good standing” delakoan dauden kideentzat eta ez daude arriskuan EBZ babes hori galtzeko.

Iii) Grezia, eta eurogune osoa, behar larrian dago defizit handiagoak / zor publiko handiagoa edukitzeko, zerga murrizketak direla medio edo gastuen handitzeak direla bide (aukera hori politikoa da). Beraz, baldin eta Greziak ‘irabazten badu’ orain negoziatzen ari direneko puntu guztietan, ekonomiak txarrera jotzen du, erritmo motelago batez.

iv) Greziak drakmara edo beste ‘moneta paralelo’ batera jotzen badu, irakurri eta entzun dudanez, “it will most likely be a case of out of the frying pan and into the fire.” Hori ongi eta zuzen egiteko behar den trebetasuna ez da bistakoa inongo mailatan, Grezian.”

Alegia, Grexit ongi eta zuzen kudeatzeko, nolabaiteko maisutasun edo trebetasuna behar da, gaur egunean Greziak ez daukana, are gutxiago Varoufakis jaunak!4

2 Ikus http://www.thelocal.de/20150615/varoufakis-warns-greece-needs-debt-haircut. Ingelesez: “Greek finance minister Yanis Varoufakis said that his country desperately needed some of its debts written off if it is ever to pay anything back. “Only [with debt cuts] can we guarantee the repayment of as much of our debt as possible and actually deliver” He claimed that he would immediately agree to further financial aid from the country’s creditors – which he and Prime Minister Alexis Tsipras have until now resisted due to the harsh conditions attached to it – if some of Greece’s debts could be cancelled”

4 Trebetasun horretaz Mosler-ek hitz egin digu, ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/04/13/ongi-etorri-euskoa/.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude